Paraiso Antzerkiak Xocolat estreinatu du asteburu honetan. Konpainia arabarraren ikuskizun berria 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzako gonbidapen goxoa da, eta “Small Size Performing Arts for Early Years” Europar Proiektuari esker izan da posible.
“Txokolatea material malgua da, hainbat zentzumen piztu ditzakena (Ikusmena, usaimena, gustua, ukimena) eta hainbat izaera har ditzakena. Txokolate tableta batean aurki dezakegu, airean zehar sakabana dezakegu edo paretak marraztu ditzakegu berarekin. Eta bitartean ahora ere eraman dezakegu”. Pilar López – Paraiso Antzerkia-ko Zuzendaria
TXOKOLATEAREN HISTORIOA…
Xocolat 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikuskizun eszenikoa da. Espazio garbi eta aseptiko batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa.
2017ko FETEN Zuzendaritza Onenari saria den Ramon Molins du zuzendari, eta 5 MAX sari jaso dituen Elisa Sanz-ek diseinatu du eszenografia. Paraiso Antzerkiaren Zuzendari Artistiko eta nazio mailan Lehen Haurtzaroarentzako Arte Eszenikoetan aintzindari den Rosa A. Garcíak, eramango du oholtza gainera Xocolat-en pertsonaia protagonistetako bat. Besteari bizia emateko Maitane Goñi, aktore napar gaztea, 2016an estreinatutako Kooperarock ikuskizunean ere parte hartu zuena Paraiso Antzerkiarekin.
Xocolat Federíco García Lorca Antzokian izan zuen estreinekoz asteburu honetan, Printzipal Antzokiaren Haurtxoak Proiektuaren XIII. edizioan. Behin estreinaldia eginda, hasiko da benetako abentura Xocolot-entzat. Ibilbidea asteko Otsailaren lehen astean Irlandara bidaiatuko da bere ingelesezko bertsiaorekin.

PARAISO ANTZERKIAREN HISTORIOA…
La compañía alavesa, cuenta con una trayectoria de 40 años a sus espaldas. En todo este tiempo, han sido 32 los espectáculos que han marcado su trayectoria como referentes en el sector de las artes escénicas para la infancia y la juventud. Aunque se trata de una compañía veterana, nunca han dejado de afrontar cada nueva aventura escénica con la ilusión de sus inicios:
“Ilusioa beti bera da. Kilimak tripan berditsuak dira. Berdin du zenbat denbora daramazun egiten. Gainera, maila konkretu batera heldu zarenean, suposatzen da ezin zarela hortik jeitsi, ezin duzula failatu. Eta horrek ardura dakar”. Rosa A. García – Aktorea eta Paraiso Antzerkia-ko Zuzendari Artistikoa










