Asociación Eskena - PRESTAKUNTZA IKASTAROA:»ZAPALDUEN ANTZERKIA» HARROBIAN (BILBO)
Euskara / 16 de octubre de 2017 /

Harrobiak, Bilboko ekoizpen eszenikorako berrikuntza zentroa, zapalduen antzerkiko ikastaro bat prestatu du.  Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua. Zapalduan Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo “espektaktore” bilakatzen da.

Ikastaro honetan, Birgit Fritz, Ronald Matthijssen eta Sanjoy Gangulyren eskutik, dramaturgian eta artean oinarritutako eta InExActArt lanean kondentsatuta dagoen lan eredua ezagutuko dugu.

Gertatzen zaigunari buruz beste sentsibilitate bat sortzen laguntzen digun elkarrizketa bat da, hizkuntzaren, bizitzaren eta munduaren birkonkista; eta hain zuzen, Zapalduen Antzerkia barneratutako zapalketei buruzko banako zein taldeko istorioen berreraikuntzatzat denfitzen du. Elkarrizketaz eta ez erantzunez egindako antzerki bat da kolektiboaren adimenean sinesten duena, komunitatea bere egoeraren zuzendari gisara ahalduntzen duena.

Eguneroko kontakizunen antzerkia, bizitza osoa afera politikoa baita.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU, BEGIRATU HEMEN:

| HARROBIA.ORG |

teatro del oprimido curso harrobia bilbao

Eskena elkartea

Comparte!!