Aurten, Umore Azokako (Leioako udalak antolatutako kaleko artisten azoka) 18. edizioak, sariak banatu ditu jada. Sektoreko hurrengo zazpi profesional hauek izan dira oraingo honetan epaimahaia osatu dutenak: Filgi Claverie (Errobiko kultura-zerbitzuko arduraduna); Gerald Fannon (Sant Cugat-eko Teatre Auditoriko programazioaren arduraduna); Anna Giribet (FiraTárregako programazioaren teknikoa); Marián Osácar (FETEN-eko zuzendari artistikoa); Elena Ros (Ikuskizunen ekoizle eta banatzailea); Nando Piñieiro (Egia-Gasteszena Donostia Kulturako programatzailea) eta Juan Pablo Soler (Romea eta Circo de Murciako antzokien koordinazio eta programazioaren arduraduna).
Aurtengo saridunak hurrengoak izan dira:
-
«Premio de honor Umore Azoka Leioa 2017»:
- Compañía: Trapu Zaharra
- “Bere 35 urteko ibilaldi paregabeagatik” sarituta.
-
«Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin»:
- Kompania: Ertza (Gipuzkoa)
- Antzezlana: “Meeting Point”
- “Hainbat lengoaia eta diziplina erabiliz sinbolismoz eta irudimenez betetako proposamenarengatik” sarituta.
-
«Kale Ikuskizunik Onenaren Saria «:
- Kompania: Maduixa (Valencia)
- Antzezlana: “Mulïer”
- “Sentsibilitatearengatik, konpromisoarengatik eta gauzatzeko orduan erakutsitako garbitasunarengatik, eta keinua balioan jartzeagatik, koreografiaren eta emakumeen unibertsoaren azterketaren parte gisa” sarituta.
-
«Artista/Ikuskizun berri Onenaren Saria»:
- Kompania: Ici’Bas (Suiza)
- Antzezlana: “L’envers”
- “Planteamendu berritzailearengatik, freskotasunarengatik eta hiriespazioaren erabilerarengatik” sarituta.
Era honetan, Leioako XVIII. Umore Azoke amaierara heldu da. Programazioan kalitate ezinhobeko ikuskizunak eta jendetza batu dituen edizioa izan da.
Eskenaren partez, zorionak saridun guztiei.
Hurrengo urterarte!














