Asociación Eskena - KSI BERRITZAILE 2017: Kultura eta Sormen Industriak 2017ko programa
Euskara / 5 de octubre de 2017 /

KSI berritzaile 2017

2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile 2017 egitasmo pilotua jarriko du abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

Egitasmoaren ardatzen garapenean parte hartuko duten erakundeak ondorengoak dira: Tecnalia, IK4-Vicomtech, Euskalit, Elkargi eta Innobasque.

Egitasmoaren aplikazioa errazteko nodo gisara ondoko erakundeek hartuko dute parte: Eiken, Eide, Habic, Ehmbe, Langune, Basquemoda, Karraskan, Eskena, Arbaso, Liburu Ganbara, Gaia-Basquegame, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartea.

Sektoreak

Kultura eta Sormen Industrien eremua osatzen duten sektoreak ondokoak dira:

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak) Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)

 

  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)

 

  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)

 

  • Publizitatea eta marketina

1. Ardatza. Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa

HELBURUA: Batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

2. Ardatza. Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza

HELBURUA: Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean, bere kudeaketa sistemaren diagnostiko bat izatea. Era horretan, bere kudeaketa sistemaren indarguneak eta hobetu beharreko eremuak identifikatu ahal izango dituzte eta horren ondorioz garatu behar dituzten kudeaketa esparru nagusiak lehenetsiko dituzte.

| Informazio zehatza | |INSKRIPZIO ORRIA |

3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza

HELBURUA: kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuak diagnostikatu eta hobetzeko tresna bat eskura izatea.

INSKRIPZIOA: Urriaren 26 eta 31ean , 7 orduko formazio taller bat egongo da Donostian: igonzalez@elkargi.es (telf. 943 306090)

  | Informazio zehatza |

Arte eszenikoetan lan egiten baduzu eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, Eskenatik  lagunduko zaitugu zure ideiari forma ematen, ideiak zabaltzen eta lana koordinatzen, sormen prozesuaren bitartean. Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez jarri gurekin kontaktuan.

kontakturako pertsona: M´Angel

ksberritzaile@eskena.org

94 673 35 18

Zu laguntzeko irrikitan gaude!

 

(* Egitasmoa, departamenduen arteko elkarlanaren fruitua da (Kultura eta Hizkuntza Politika; Lehendakaritza; eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailen artekoa hain zuzen), ZTIEP-en testuinguruan kokatzen da eta bere ebaluazio eta jarraipena, Kultura eta Sormen Industrien RIS3 Pilotaje Taldearen bitartez egingo da.)

 

 

Comparte!!