
KSI Berritzaile 2017 programa pilotua jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak eta kultura eta industria arloko euskal industriei zuzenduta zegoen. Amaitu da (oraingoz) eta zuekin partekatu nahi genituzke hilabete hauek lanean igaro ondoren ateratako ondorioak.
Eskena “nodo erraztailea” izan da, informazioaren berri eman du eta arte eszenikoen sektoreak (antzerkiak eta dantzak) programa honi emandako erantzuna koordinatu du.
KSI Berritzaile 2017 programa pilotua izan da eta oraindik ere asko findu daitekeen arren, esperientzia oso eraikitzailea eta aberatsa izan da parte hartu duten alde guztientzat.
Hauei zuzendu zaie…
… Kultura eta sormen arloko euskal industriako enpresei, teknologia berriak erabili nahiko lituzketenei, enpresa-kudeaketa aurreratua erabili nahiko luketenei edo beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetu nahi dutenei, beren lanari ukitu berritzaileagoa emateko.
Bere xedea izan da…
…proiektu berriak hiru jarduera-ardatzetan sortzeko aukera-guneak sortzea eta garatzea: berrikuntza teknologikoan, antolakuntza-ereduaren berrikuntzan eta enpresen finantza-gaitasunean.
Eskenatik egindako lana…
Proiektuari buruzko informazioa hedatu dugu arte eszenikoetan dabiltzan 100 enpresatan eta bitartekaritza lanak egin ditugu enpresa hauen eta 3 jarduera-ardatzetako eragileen artean:
- Transferentzia teknologikoaren ardatza: Tecnhalia eta Vicomtech. 4 proiektu aurkeztu dira, baina inork ez du puntuazioaren marra gainditu.
- Antolakuntza-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza-ardatza: Euskalit. Arte eszenikoen sektoreko 24 enpresak hartu dute parte, eta parte-hartze indizea gainerako azpisektoreetakoa baino handiagoa izan da.
- Finantza-gaitasunaren ardatza: Elkargi. Sektoreko 7 erakundek hartu dute parte eta partaideen %50 izan dira.
Gure ondorioak…
Sektoreko enpresekin egin dugun lanean ondorio garbi bat atera dugu: kultura-antolakuntzen garapena hein handi batean inguruko aldaketetara egokitzeko gaitasunaren mende dagoela, hau da, berritzeko gaitasunaren mende, etorkizuneko erronkei aurre hobeto egiteko gaitasunaren mende.
Hobetu beharreko alderdiak…
Ikusi dugunez, proiektuan parte hartu duten enpresarik gehienek berrikuntzari berdin egiten diote aurre, ekoizpen-planta bat optimizatzeko erabiltzen diren printzipioak erabiliz hiru urratseko eredu batekin: planeatu, eskuratu eta bertikalean burutu. Eredu nahiko “zurruna”, arteena bezalako sektore malgu batean berrikuntzari aurre egiteko.
M’Angel Manovell Dinamik Ideas-ekoa da, berrikuntzan aditua eta Eskenatik parte hartzen duten enpresekin lanean aritu da, bere esanetan, «antolakuntza-prozesu batean bertikalean definitzen bada norabidea eta gero xedatzen badu antolakuntzako kideek zer egitea espero duen helburu hori betetzeko, etorkizuna aurresan daitekeen inguru finkoetan baino ez du funtzionatuko. Gu, ordea, inguru hegakor, zalantzazko, konplexu eta anbiguoan bizi gara eta horrek etorkizuna ikusteko dugun gaitasuna murrizten digu; inguru honetan aldagai gehiegi daude eta plan guztiak zaharkitu egiten dira amaitu aurretik. Hori dela eta, burutzeko urratsen planifikazioa mantsoegia da erantzun bizkorra emateko».
Bere esperientziaren arabera, “gaur egun, eta ia testuinguru guztietan, jada ez da burutzeko berariazko urratsik planifikatzen, mantsoegia eta akatsez betea izan baitaiteke eta ikuspegi mugatua izan dezake, ekintzara bultza dezakeen tresna izateko.” Hori dela eta, eredu-aldaketa hau proposatzen dugu:
| LEHENGO BERRIKUNTZA-EREDUA |
|
|
| BANAKOA —> | TALDEA PERTSONA ZENBAIT LAGUN EGINDA | |
| PLANEATU —> | LANKIDETZAN ARITU | |
| ESKURA IZAN —> | ELKARRERAGIN | |
| BURUTU —> | ESPERIMENTATU |
Zalantzarik gabe, arrakastarako xedea hau da: inguru bat sortu pertsonak lankidetzan aritzeko gaitu daitezen, taldean ikasiz eta aurrera eginaz.
KSI_Berritzaile etorkizuneko programak
Programa pilotu gisa oraindik ere hobetu daitekeen gauza asko dagoen arren, oro har, KSI Berritzaile esperientzia eraikitzailea izan dugu, izan ere, gure ustez elkarrizketa eta lankidetza publiko-pribatua ezinbestekoak dira, kultura arloko praktikak behar bezala garatzeko. Esperientzia honetan argi geratu da, kultura arloko erakunde askok barne-aldaketa hauek behar dituztela berritzeko:
- Beren kokapen estrategikoa berdefinitu testuingurua eta beren indarrak eta puntu ahulak aztertu ondoren, eta gero merkatuko hobi egokiak aurkitu gaur egungo atomizazioaren, langile murrizketen eta ikuskizunen beherakadaren testuingurua aldatzen laguntzeko.
- Beren kudeaketa eredua optimizatu egiturazko gastuak murrizteko.
- Negozio-lerro berriak ireki, batetik arriskuak dibertsifikatzeko eta egonkortasun handiagoa lortzeko eta bestetik, eskalako ekonomia sortzeko eta, ondorioz, lehiarako abantaila lortu.
Beharrezko barne-hobekuntzak egin ondoren, egungo egoeraren azterketa oinarri duten ekintza-planak burutu ahal izango dira, eta denbora eta espazio egokian lagun egin behar zaie, arte eszenikoetako enpresek berrikuntzaren eragina epe labur eta ertainean mantendu dezaten.
Ondorioz…
Programa pilotuak beharrezko oinarri bat eskaini du: topaketak eta prozesu parte hartzaileak sortu, esperientziak eta ezagutzak trukatu eta transferitu, kultura eta sormen arloko industrien egiteko moduaz eta parte hartzean lagun egiteko teknikez eta estrategiez. Alderdi hau, lehen esan bezala, funtsezkoa dela uste dugu berrikuntzarantz joateko.
KSI Berritzaile hori lortzeko urrats txiki baina beharrezkoa izan da; beraz, programaren datorren edizioaren zain geratuko gara etorkizunean arte eszenikoak eta teknologia bi adar osagarri izan daitezen, aurkakoak izan ordez.









