Txalo Produkzioak ‘Irabazi’ lan berria estreinatuko du abuztuaren 26an, Antzoki Zaharrean (Donostia). Ikuskizuna abuztuaren 26tik (asteazkena) 30era (igandea) ikusi ahal izango da, egunero 20:00etan. Halaber, aurreestreinaldia Sarobe Kultur Etxean izango da abuztuaren 23an, 19:00etan.
Txalo eta La Mandagaren arteko koprodukzioa da eta Jon Plazaolak zuzendu eta antzezten du. Plazaolak Txalo Produkzioekin errepikatzen du Aitziber Garmendiarekin batera egin zuen ‘Losers’ (Perdedores) lan arrakastatsuaren ostean.
Eskenako bazkidea agertokietara itzuli da bere azken arrakasta eszenikoen ostean, besteak beste, ‘Juntos’ – familia arteko harremanetan sakontzen duen ikuskizun hunkigarria – edota ‘2000 leguas de restos submarinos’ haurrentzako komedia.
‘IRABAZI’, IRABAZTEN JAKITEKO ISTORIA
“Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Félixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort- eremua, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzu aematen dion dekalogoa eratu du.
Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Mediokreak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?