Etxeko txikienek – eta ez hain txikiek – euskal ikuskizunik onenak ikusi ahal izango dituzte datozen asteetan gure agertokietan. Jakin nahi duzu zeintzuk? Hemen azaltzen dizugu. ÚNIKO Teatro Paraíso Teatro Paraisoren ikuskizun berriak bidea egiten jarraitzen du. Eta, gainera, oso bide luzea eta aberasgarria izaten ari da. ÚniKok interpretazio onenaren FETEN Saria (Maite Bayón) lortu zuen 2020an, eta Familia Ikuskizun Onenaren sarirako nominatu zuten Max 2021 sarietan. Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du. ÚniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu … [Irakurri gehiago...] about MARIONETAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Non ikus ditzaket txotxongilo ikuskizunak?