SARRERAK EROSI - CABARET CHIHUAHUA Viva México, carajo!! oihu jalapeñarra entzungo dugu berriz Cabaret Chihuahuan, abesti, dantza eta barre algaraz osatutako entxilada; ahoan bilorik gabe egindako musikala; bizi pozaren “corridoa”; zoriontasun ulu gartsuaz amaitzen dena. Krisi garaiotan gogo txarraren kontrako festa, makroekonomiaren baitako iruzurgile eta haien tranpa zekenek eragindako amorrua arintzeko errezeta. Bizi-bizi gaudela ospatu dezagun! Y que viva México, cabrones!! … [Irakurri gehiago...] about “CABARET CHIHUAHUA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
teatro vasco
“¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - ¡AY CARMELA! Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei. Fitxa artistikoa Egilea: Jose Sanchis Sinisterra. Zuzendaritza: Ramon Barea. Antzezleak: Olatz Ganboa y Diego Pérez. Jantziak: Betitxe Saitua. Soinu espazioa: Adrian García de los Ojos. Argiztapen: Fernando Alcauzar. Zuzendari laguntzailea: Galder Sacanell. Diseinu grafikoa: Paula Gómez. Eszenografiaren egileak: Equipo OFICIOS ENTRE BAMBALINAS. Asesoría magia: Imanol Ituño eta Gonzalo Albiñana. Produkzio-koordinatzailea: Irene Bau. Argazkiak eta promozio bideoa: Hodei Torres. … [Irakurri gehiago...] about “¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“REDADA FAMILIAR” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI - FAMILIA SAREKADA “FAMILIA SAREKADA”RI BURUZ: Bere etxean afaltzen ari den familia batek Informatika Delituen Unitatearen (IDU) sarekada jasan du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako. Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela. Familiak … [Irakurri gehiago...] about “REDADA FAMILIAR” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - ¡AY CARMELA! Bi komiko txiro eta nekatuen istorioa da hau. Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei. Fitxa artistikoa Egilea: Jose Sanchis Sinisterra. Zuzendaritza: Ramon Barea. Antzezleak: Olatz Ganboa y Diego Pérez. Jantziak: Betitxe Saitua. Soinu espazioa: Adrian García de los Ojos. Argiztapen: Fernando Alcauzar. Zuzendari laguntzailea: Galder Sacanell. Diseinu grafikoa: Paula Gómez. Eszenografiaren egileak: Equipo OFICIOS ENTRE BAMBALINAS. Asesoría magia: Imanol Ituño eta Gonzalo Albiñana. Produkzio-koordinatzailea: Irene Bau. Argazkiak eta promozio bideoa: Hodei Torres. … [Irakurri gehiago...] about “¡AY CARMELA!” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“YERMA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI - YERMA BERA bilbotar artista ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea. Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori. Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena. Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea. Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar. Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
“EL INCONVENIENTE” – TEATRO CAMPOS ELÍSEOS – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - EL INCONVENIENTE Luisi beti gustatu izan zaio auzo hau. Nabari da ingurune aberatsean dagoela. Bera ere, zertan ukatu, aberaskumea da. Agente immobiliarioak eskaintzen dion etxebizitzak berak nahi dituen ezaugarri guztiak ditu: prezio apala, lekua ugari, argia eta mendialderako bista ederrak. “Akats” bakar bat du: etxebizitzaren jabea ere bertan bizi izango da hil arte (aurki gertatzekoa, ustez). Lolari (hirurogeita hamalau urte) bihotzeko ebakuntza egin diote bi aldiz, eta gauza ziurra da ez duela askorik iraungo. Batez ere horrenbeste erretzen jarraitzen badu. Eta horrenbeste edaten (aurrean jartzen dioten guztia). Bai, Luisek erabakia hartu du, etxebizitza erosi eta itxarotea… Baina, jakina, gauzak ez dira beti gertatzen espero genuen bezala. Lehenik eta behin, Lolak osasun ezin hobea erakusten du hilabetea joan hilabetea etorri. Eta bigarrenik, eta are larriagoa dena, Luisen bizitza bera hasi da gainbehera, gertaera berri eta harrigarriekin. Bi persona horien … [Irakurri gehiago...] about “EL INCONVENIENTE” – TEATRO CAMPOS ELÍSEOS – (BILBAO)