“Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere 'Stand Up' formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete bueltan izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko”. … [Irakurri gehiago...] about “TU-TUM, PLATZ!” – BILBOROCK – (BILBAO)
teatro vasco
“HISTORIAS DE UN BAÚL” – PÉRGOLA DEL PARQUE DE DOÑA CASILDA – (BILBAO)
2024ko Bilbao Basque Fest egitarauaren barruan. … [Irakurri gehiago...] about “HISTORIAS DE UN BAÚL” – PÉRGOLA DEL PARQUE DE DOÑA CASILDA – (BILBAO)
“YERMA” – SAROBE – (URNIETA)
SARRERAK EROSI Bera artista bilbotar ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Bere amak inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori... Eta bere bikote ohia ama izatea aukera bat izan zen norbait. Hau da gure YERMAren eszenatokia. Eszenatoki bat non emakume gazte hau tekila bat bezala jariatzen den Puerto Escondido, bhang lassi bat bezala Goan, garagardo hotz bat bezala Alexanderplatzen. Agian sakrilegioa da YERMA bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme albarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz. Eta BERA bezalakoak dira: emakume arrakastatsuak beren lanetan, modako jatetxeetan afaltzen dutenak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan desmelenatzen direnak, Iphone eta gizarte-zirkulu inbidiagarriak dituztenak. Emakumeak; emakume normalak, independenteak, bikotekideekin, itxurazko … [Irakurri gehiago...] about “YERMA” – SAROBE – (URNIETA)
“BO JAUNA” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
SARRERAK EROSI Hiru zerbitzariak ohituta daude Bo jaunak dioen guztia betetzera. Bizitza osoa daramate bere aginduetara, hura ume bat zenetik. Batzuetan imajinatzen dute zer izan zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea beren eskuetan izatea eta ez beste inoren menpe egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek bere zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia txikia zenean, zerbitzariek “Ez!” esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana oso zerbitzupekoa da, oso menpekoa, baina halako batean “Ez!” esateko aukera berri bat sortu da. Fitxa artistikoa Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi. Zuzendaritza laguntzailea: Javi Tirado. Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renovales, Anduriña Zurutuza. Musika: Adrián Garcia de los Ojos. Adina: 3 urtetik aurrera. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
“ALMACENADOS” – CASA DE CULTURA DE MURCHANTE – (MURCHANTE)
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. Fitxa artistikoa EGILEA: David Desola. ITZULPENA: Martin Agirre. ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi. ANTZEZLEAK: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga. ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain. IRAUPENA: 75′. IKUSLEA: +14 … [Irakurri gehiago...] about “ALMACENADOS” – CASA DE CULTURA DE MURCHANTE – (MURCHANTE)
“LA SED DEL MINOTAURO” – OLALDE ARETOA – (MUNGIA)
SARRERAK EROSI Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. … [Irakurri gehiago...] about “LA SED DEL MINOTAURO” – OLALDE ARETOA – (MUNGIA)