SARRERAK EROSI - LA CAZADORA DE MITOS Lila izeneko antropologo batek mitoen mundu bitxirako sarbide ezkutua aurkitu du. Mitoen munduan Oroimenaren eta Ahanzturaren arteko borroka handia ari da gertatzen. Mundu horretan ezagutuko ditu beti bustirik dagoen naufragoa, ibaiaren azpian bizi den filosofoa, ipurtargiak ehizatzen dituen haur-taldea, alkimista jakintsu bat… eta iluntasunetik zelatan dagoen izaki zahar eta iluna. La cazadora de mitos mugako ikuskizun bat da; izan ere, antzerkia, zinema, musika eta animazioa uztartzen ditu. Naiel Ibarrola (zuzendari artistikoa), Martín Ibarrola (gidoigilea) eta Roberto San Sebastián (ikus-entzunezkoen zuzendarikidea) tokiko mitoak berreskuratzen dituen proposamenarekin datozkigu, eta hizkuntza eszeniko berrien bidez magiaz eta fantasiaz betetako istorioa aurkeztuko dute. Fitxa artistikoa Zuzendaritza artistikoa: Naiel Ibarrola Ikus-entzunezkoen zuzendarikidetza: Roberto San Sebastián Gidoia: Martín Ibarrola … [Irakurri gehiago...] about “LA CAZADORA DE MITOS” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO) – ESTRENO
teatro vasco
“EL REY TUERTO” – (MUTILBA)
La compañía navarra Inextremis Teatro regresa con esta historia de Marc Crehuet. ¿Qué pasaría si un antidisturbios se encontrase con la víctima de su violencia en otro contexto, lejos del caos de la manifestación, en una cena entre amigos, por ejemplo? La velada no pinta bien, más bien todo lo contrario, pero, quién sabe, las personas a veces nos sorprenden. Dossier informativo Duración: 90 MINUTOS Ficha artística Dramaturgia/Dramaturgia Marc Crehuet Dirección/Zuzendaritza Fernando Bernués Intérpretes/ Antzezleak Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin Escenografía/Eszenografia Fernando Bernués Diseño y realización de vestuario/Jantziak diseinatu eta egitea Ana Turrillas Diseño y realización de iluminación/Argiak diseinatu eta egitea David Bernués (Acrónica Producciones) Producción/Produkzioa Ane Antoñanzas Una coproducción de Inextremis Teatro y Tanttaka Teatroa … [Irakurri gehiago...] about “EL REY TUERTO” – (MUTILBA)
“LA TARARA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI - LA TARARA SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren … [Irakurri gehiago...] about “LA TARARA” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“FAKE. TRAMPANTOJO” – ESCUELA DE MÚSICA DE SESTAO – (SESTAO)
SARRERAK EROSI - FAKE. TRAMPANTOJO Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak. "Fake" anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Egia da ihesi doana. Fitxa artistikoa Egilea: David Caiña … [Irakurri gehiago...] about “FAKE. TRAMPANTOJO” – ESCUELA DE MÚSICA DE SESTAO – (SESTAO)
“CINCO MINUTOS” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI - CINCO MINUTOS BOST MINUTUN (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du. Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak. Bost minutu esperoan, eternitate bat izan daitekeen tartea, Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzia egiteko bost minutu, agian? Datorrena datorrela… Egileak: Pablo Mir, Marcelo Giglio, Luis Penna. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Antzezleak: Andoni Agirregomezkorta, Itziar Urretabizkaia. … [Irakurri gehiago...] about “CINCO MINUTOS” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“WINONA & GRACE” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
SARRERAK EROSI - WINONA & GRACE «Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume…» Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistek dute. Ainhoa Artetxe eta Graciela Doriz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta … [Irakurri gehiago...] about “WINONA & GRACE” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)