Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak. "Fake" anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Egia da ihesi doana. Fitxa artistikoa Egilea: David Caiña Itzulpena: Maria Urcelay … [Irakurri gehiago...] about “FAKE. TRAMPANTOJO” – (GOPEGI)
teatro vasco
“LA TARARA” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
SARRERAK EROSI - LA TARARA SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren … [Irakurri gehiago...] about “LA TARARA” – ERMUA ANTZOKIA – (ERMUA)
“ANTONIA” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
SARRERAK EROSI - ANTONIA Memoria informazioa atxikitzeko eta borondatez berreskuratzeko gaitasuna da. Zergatik gogoratu? Zertarako gogoratu? Zein memoria desagertzen da nire esku artean? Zer ahaztuko dut? Nork ahaztuko nau? Zer gertatzen da burmuin horrek gaitasun hori galtzen duenean? Horiek dira idazle batek bere buruari egiten dizkion galdera batzuk, pixkanaka, gaixotasun arraro baten ondorioz bere oroimena galtzen ari denean. Garunean egoerak, pertsonaiak, ahotsak nahasten dira, muturreko denborak elkartzen dira, liburu bat itxi eta iragana, oraina eta etorkizuna elkartzen direnean bezala, etorkizunik badago eta oraina existitzen bada. Bakarrik daki iragana izan dela ahaztu nahi ez duena, zeren eta ahaztea bere nortasuna galtzea baita. Pieza egilearen garuneko ebakidura bat da, eta bertan hainbat ahots ikusiko dira: berea eta bere senideena, bereziki bere amona Antoniarena, bera hazi zuena, eta bere osaba aitona, diktaduran hil zena, eta Antoniak bere amonak asko hitz egiten … [Irakurri gehiago...] about “ANTONIA” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
“MI HIJO SÓLO CAMINA UN POCO MÁS LENTO” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI - MI HIJO SÓLO CAMINA UN POCO MÁS LENTO Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia "akastunak" (gaur "disfuntzional" deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza. … [Irakurri gehiago...] about “MI HIJO SÓLO CAMINA UN POCO MÁS LENTO” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
“EL CANDIDATO” – ESCUELA DE MUSICA DE SESTAO – (SESTAO)
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira? Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. … [Irakurri gehiago...] about “EL CANDIDATO” – ESCUELA DE MUSICA DE SESTAO – (SESTAO)
“YO, LA PEOR DEL MUNDO” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ylenia Baglietto, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi Konpainia: Vaivén Producciones … [Irakurri gehiago...] about “YO, LA PEOR DEL MUNDO” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)