Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du. Fitxa Artistikoa Textua: Agurtzane Intxaurraga aktoreen inprobisazioen harira Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga Zuzendariaren laguntzailea: Miren Gojenola … [Irakurri gehiago...] about “TXARRIBODA” – AITA MARI ANTZOKIA (ZUMAIA)
teatro vasco
“SAGARTU” – (MARKINA)
Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea! Fitxa artistikoa Dantzariak: Ainhoa Barandiaran, Aiora Escudero, Aitor Garcia, Ane Urruzola, Antton Fernandez, Aritz Salamanca, Beñat Monfort, Eli Larrañaga, Eneritz Ugartemendia, Fermin Escudero, Iker Sanz, Jone Mendiluze, Juan Urretavizcaya, Lierni Kamio, Mederi Orbiso, Nerea Arregi, Oihana Iguaran Aktorea: Miren Gojenola Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa) Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane … [Irakurri gehiago...] about “SAGARTU” – (MARKINA)
“ENREDO FAMILIAR” – ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA – (GETXO)
SARRERAK EROSI Greg eta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio. Egilea: Alan Ayckbourn Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Miren Gojenola, Aitziber Garmendia, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Musika: Audio Network Eszenografia eta kartela: Asier Sancho Senosiain Eszenografiaren egilea: Escénica Integral Jantziak eta atrezzoa: Cristina Martinez Argiztapena: Julen … [Irakurri gehiago...] about “ENREDO FAMILIAR” – ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA – (GETXO)
“COMO UN VIENTO HELADO” – TEATRO PRINCIPAL (VITORIA-GASTEIZ)
SARRERAK EROSI Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen... Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit. Egilea: Rafael Herrero Itzulpena: Aizpea … [Irakurri gehiago...] about “COMO UN VIENTO HELADO” – TEATRO PRINCIPAL (VITORIA-GASTEIZ)
“IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA” – TEATRO PRINCIPAL- (VITORIA-GASTEIZ)
COMPRAR ENTRADAS Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen... Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit. Egilea: Rafael Herrero Itzulpena: Aizpea … [Irakurri gehiago...] about “IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA” – TEATRO PRINCIPAL- (VITORIA-GASTEIZ)
“OCAÑA” – ESTREINALDIA – ARRIAGA ANTZOKIA
SARRERAK EROSI Bartzelona, 70eko hamarkada. Frankoren diktaduraren azken urteak. Jose Perez Ocaña pintore sevillarrak bere lanak ateratzeko eta mundua aldatzeko borrokatu zuen. Borroka politiko batekin eta aldarrikapen homosexualarekin hertsiki lotuta, gertakari ezagunetan nahastuta egon zen Kataluniako hiriburuko Las Ramblas auzoan. Maitasunik eza eta inoiz ulertu ez zuen gizarte baten mespretxua bizi izan zituen pertsonaiak. Orain, Ocaña bueltatu da, istorio hau beti kontatu behar izan zelako. FITXA Dramaturgia: Unai Izquierdo Zuzendaria: Maria Goirizelaia Antzezleak: Unai Izquierdo, Itziar Lazkano, Mikel Losada eta Diego Pérez Bisualak: Gheada Argien diseinua: David Alcorta Jantzien diseinua: David F. Carrasco Diseinu grafikoa eta eszenografia: Ane Pikaza Ekoizleak: Pabellón 6 … [Irakurri gehiago...] about “OCAÑA” – ESTREINALDIA – ARRIAGA ANTZOKIA