SARRERAK EROSI Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika. Fitxa artistikoa Idazketa … [Irakurri gehiago...] about “LINBO PLANETA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
teatro vasco
“MARTIN ZALAKAIN” – BASTERO ANTZOKIA (ANDOAIN)
SARRERAK EROSI Este nuevo espectáculo toma como referencia uno de los mayores clásicos de la literatura vasca, la novela "Zalacaín el aventurero", de Pío Baroja. Martín Zalacain es un joven vasco de un pueblo ficticio llamado Urbia. Tras sufrir la muerte de su madre, será educado por Migel Tellagorri, un viejo mesonero. Odia a Karlos Ohando, el cacique del pueblo, que, a su vez, bebe los vientos por su hermana y para que éste no la logre engatusar, Martín le esposa con su amigo Bautista Urbide. A partir de ahí, Martín viajará y vivirá numerosas aventuras. Bailarines y músicos irán combinando literatura y dramaturgia con una danza de estilo preclásico. Danza, juego, música, canto se fundirán continuamente mientras Zalacaín va viviendo aventuras sin fin. Ficha Artística Dirección y coreografía: Juan Antonio Urbeltz. Dirección escénica e interpretación: Ander Lipus. Textos: Harkaitz Cano. Creaciones musicales: Marian Arregi , Mikel Urbeltz. Vestuario: Amaia … [Irakurri gehiago...] about “MARTIN ZALAKAIN” – BASTERO ANTZOKIA (ANDOAIN)
“IZAR” – OLALDE ARETOA- (MUNGIA)
SARRERAK EROSI Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da. Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik >> Irakurri gehiago… Fitxa Artistikoa Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe, Ana Martínez Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz Musika: Iñaki Salvador Argitazpena: Javi Kandela Ikus-entzutekoak: Carles Porta Koreografia: Mayda Zabala Realización vestuario: Nati Ortiz de Zarate, Angelique García Maskarak eta … [Irakurri gehiago...] about “IZAR” – OLALDE ARETOA- (MUNGIA)
“JON BRAUN” – TORREZABAL KULUR ETXEA (GALDAKAO)
SARRERAK EROSI Jon Braun indio txiki bat da eta arreba bat dauka. Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu. Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean. Konpainiak: Anita Maravillas Teatro, Portal 71 Zuzendaritza: Iván Alonso Musika: Fran Lasuen Argiztapena: Ion Chávez Panpinen sorkuntza: Anita Maravillas Teatro Eskenografia: ATX Teatroa Antzeleak: Miren Larrea, Valentina Raposo Adina: 3 urtetik gora … [Irakurri gehiago...] about “JON BRAUN” – TORREZABAL KULUR ETXEA (GALDAKAO)
“LUNATICUS CIRCUS”- BALUARTE- (IRUÑA)
SARRERAK EROSI Pirú, Nico eta Anton, hiru arlote abandonatutako karabana zahar batean elkartu dira. Indarrak batzea eta irudimena zorroztea erabakiko dute, zirku ibiltari txiki bat sortzeko. Mundua gutxi batzuek gobernatzen dutela kontatu nahi dute, ogro hutsen gisara jokatzen dutela eta beren urre-mendi gero eta handiagoak metatzean baino ez dutela pentsatzen. Lunaticus Circus amets eta barre egiteko zirkua izango da, errealitatea eraldatzera jolasteko. Fitxa Artistikoa Antzezleak: Tomás Fdez. Alonso, Alberto Sebastián o Aitor de Kintana, Ramón Monje o Fernando Madrazo Argia: Kandela Iluminación Eszenografia y diseinua: Ikerne Gimenez Eszenografia: Eskenitek Atrezzoa: Ana Fernández Jantziak: Mª Pilar López Argiaren diseinua: Javier García, Asier Calahorro Musika: Ramón Molins, Mª Pilar López Proyekzioa: Begonya Ferrer, Molins Melons Magia: Asier Kidam Dramaturgia: Tomás Fdez. Alonso, Ramón Molins Zuzendaria: Ramón Molins, Tomás … [Irakurri gehiago...] about “LUNATICUS CIRCUS”- BALUARTE- (IRUÑA)
“ZOAZ PAKE SANTUAN” – HERRI ANTZOKIA – (SORALUCE)
Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…” Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta, Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Emmanuel Robert-Espalieu Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain … [Irakurri gehiago...] about “ZOAZ PAKE SANTUAN” – HERRI ANTZOKIA – (SORALUCE)