Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. Fitxa Artistikoa Zuzendaria : Ander Lipus Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet Idazkera aholkularia : Igor Elortza Argiak eta eszenografia : Josep Duhau Musika; Ximun Fuchs Bideoak: Zigor Garro Eñaut Castagnet Jantzigintza: Marodi Sorkuntzak Irudia: No Media Estudio Argazkigintza : Eñaut Castagnet Ekoizpena:Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Katti Biscay, Elise Robert … [Irakurri gehiago...] about “ZAZPI SENIDEKO” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
teatro vasco
“HOZKAILUA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten, ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua. FITXA ARTISTIKOA AKTOREAK: Ander Lipus eta Patricia Urrutia. … [Irakurri gehiago...] about “HOZKAILUA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“TXARRIBODA” – LASARTE ARETOA (IGORRE)
SARRERAK EROSI Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du. Fitxa Artistikoa Textua: Agurtzane Intxaurraga, partiendo de las improvisaciones de los actores Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga … [Irakurri gehiago...] about “TXARRIBODA” – LASARTE ARETOA (IGORRE)
“ETXEKO SALTZAK” – GEZALA AUDITORIUM- (LEZO)
SARRERAK EROSI Greg eta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio. Egilea: Alan Ayckbourn Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Miren Gojenola, Aitziber Garmendia, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Musika: Audio Network Eszenografia eta kartela: Asier Sancho Senosiain Eszenografiaren egilea: Escénica Integral Jantziak eta atrezzoa: Cristina Martinez Argiztapena: Julen … [Irakurri gehiago...] about “ETXEKO SALTZAK” – GEZALA AUDITORIUM- (LEZO)
“EDITH PIAF, TAXIDERMIA DE UN GORRIÓN” – NIESSEN ARETOA – (ERRENTERIA)
SARRERAK EROSI “EDITH PIAF, Taxidermia de un Gorrión” ek Camile Schultz, animaliak fotografiatzen dituen erreportaria, eta Edith Piaf diva handiaren arteko fikziozko topaketa kontatzen du. Izaera biziko bi emakume hauek ironia eta zorroztasunez egingo diote aurre elkarri. Zinezko disekzio bat izango da, jatorria, natura eta Mitoetan sinetsi eta Mitoa sortu beharraren inguruan. Bidaia emozional eta musikal bat, izar baten, Jainkosa baten sortzea eta gainbehera bideratu duten gertakarietan barrena, "buztinezko oinekin bada ere". Fitxa artistikoa: Egilea: Ozkar Galan Zuzendaria: Fernando Soto Aktoreak: Garbiñe Insausti, Lola Casamayor, Alberto Huici Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez Argiztapen diseinua: The Blue Stage Family … [Irakurri gehiago...] about “EDITH PIAF, TAXIDERMIA DE UN GORRIÓN” – NIESSEN ARETOA – (ERRENTERIA)
“PINOTXO” – USURBE ANTZOKIA (BEASAIN)
SARRERAK EROSI Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk “Pinotxo” taula gainera eramango du. Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia izango da, dantza eta musika ardatz izango direla. Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango. Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du. Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko ditugu taula gainera. Oraindik ere gaur … [Irakurri gehiago...] about “PINOTXO” – USURBE ANTZOKIA (BEASAIN)