Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, zortzi urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarntzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirigarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majikoaren bila. Itxuraz aventura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bare aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere Ane, mutila da. FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria: Getari Etxegarai Aktoreak: Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti, Nerega Gorriti Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal Argiztapen diseinua: David Alcorta Musika konposizioa: Pascal Gaigne Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta Ekoizpena: Xake produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “LUR” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
teatro vasco
“DUBLINDARRAK” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
COMPRAR ENTRADAS James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINDARRAK” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“ZAZPI SENIDEKO” – FRONTOIA – (MARKINA)
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. Fitxa Artistikoa Zuzendaria : Ander Lipus Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet Idazkera aholkularia : Igor Elortza Argiak eta eszenografia : Josep Duhau Musika; Ximun Fuchs Bideoak: Zigor Garro Eñaut Castagnet Jantzigintza: Marodi Sorkuntzak Irudia: No Media Estudio Argazkigintza : Eñaut Castagnet Ekoizpena:Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Katti Biscay, Elise Robert … [Irakurri gehiago...] about “ZAZPI SENIDEKO” – FRONTOIA – (MARKINA)
“XOCOLAT” – CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA – (BARAKALDO)
/2 eta 7 BITARTEKO HAURRENTZAT EGOKIA/ Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira. Bat-batean, dena aldatuko da! Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta. FITXA ARTISTIKOA · Antzezleak: Rosa A. García, Maitane Goñi · … [Irakurri gehiago...] about “XOCOLAT” – CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA – (BARAKALDO)
“HOZKAILUA” – KULTUR ETXEA – (ALEGIA)
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten, ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua. FITXA ARTISTIKOA AKTOREAK: Ander Lipus eta Patricia Urrutia. … [Irakurri gehiago...] about “HOZKAILUA” – KULTUR ETXEA – (ALEGIA)
“DUBLINDARRAK” – LEIDOR ANTZOKIA (TOLOSA)
SARRERAK EROSI James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINDARRAK” – LEIDOR ANTZOKIA (TOLOSA)