UNRWA, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean Hortzmuga Teatroak sortutako ikuskizuna Krisi humanitario testuinguruetan eta gatazka armatu orotan biztanleria zibila izan ohi da kaltetuena. Bereziki, emakumeen eskubideen urraketa egoerak eta haien aurkako jazarpenak erruz areagotzen dira une horietan; argi eta garbi, gizonezkoek baino egoera anitzez larriagoa jasaten dute. Aurten, 2017an, dagoeneko 50 urte igaro dira israeldarrek palestinar lurraldea ilegalki okupatu zutenetik. Hala ere, 2 milioi errefuxiatutik gora bizi dira bertan, guztiak ere duintasuna-, borondatea- eta erresilientzia-adibide ezin hobeak. Izan ere, herrialde honek 65 urte daramatza bidezko irtenbide iraunkorraren zain. “En sus zapatos” ikuskizunak antzerkia eta bizipen-jolasa ditu ardatz. Honela, publikoak bere azalean biziko du Palestinako emakume errefuxiatuek egunean-egunean eta egoera horietan pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna. Zehazki, emakume ororen duintasunak … [Irakurri gehiago...] about “EN SUS ZAPATOS” – GAZTE LOKALA – (ANDOAIN)
teatro vasco
“ROMAN ETA JULIETA” – CENTRO CULTURAL INTXAURRONDO – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 80 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera. Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da,baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua. FITXA TEKNIKOA: Egilea: Iñaki … [Irakurri gehiago...] about “ROMAN ETA JULIETA” – CENTRO CULTURAL INTXAURRONDO – (DONOSTIA)
“EL ENJAMBRE” – TEATRO PRINCIPAL DE DONOSTIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “EL ENJAMBRE” – TEATRO PRINCIPAL DE DONOSTIA – (DONOSTIA)
“MACBETH” – TEATRO VICTORIA EUGENIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Macbeth Shakespeareren tragedia handietako bat da, merezimendu propioz. Istorio liluragarri bat izateko osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko. Emaztearen nahiak zapalduta gorengorenera iristeko aukerak eraginda, zintzo itxura duen gizon bat tirano odolzale bihurtuko da eta gaiztakeria horrek paranoiara eta eromenera eramango du, galbidera ezinbestean. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsu hori agertokira eramateko erronka onartu dute, eta bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Shakespeareren obra indartsua unibertso propio batera eraman eta taldearen narrazio eta estetika baliabideetara egokitzea gogotsu onartutako erantzukizuna eta arriskua izan da. Gainera, Arriaga Antzokiaren produkzio berri hau euskaraz nahiz gaztelaniaz … [Irakurri gehiago...] about “MACBETH” – TEATRO VICTORIA EUGENIA – (DONOSTIA)
“GHERO: AZKEN EUSKALDUNA” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
SARRERAK EROSI 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hiskuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea.... Bederatzi istorio, bedertzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta. Fitxa Artistikoa Dramaturgia: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza Eskenografia: Ana Garay Musikagilea: Iñaki Salvador Argi … [Irakurri gehiago...] about “GHERO: AZKEN EUSKALDUNA” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
“TXARRIBODA” – SEMINARIXOA – (BERGARA)
SARRERAK EROSI Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du. Fitxa Artistikoa Textua: Agurtzane Intxaurraga, partiendo de las improvisaciones de los actores Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga … [Irakurri gehiago...] about “TXARRIBODA” – SEMINARIXOA – (BERGARA)