Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen... Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit. Egilea: Rafael Herrero Itzulpena: Aizpea Goenaga … [Irakurri gehiago...] about “IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA”- BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
teatro vasco
“LINBO PLANTEA” – SAN AGUSTIN ARETOA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika. Fitxa artistikoa Idazketa eta … [Irakurri gehiago...] about “LINBO PLANTEA” – SAN AGUSTIN ARETOA – (DURANGO)
“INONDIK INORA” – KULTUR LEIOA
SARRERAK EROSI Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! 4 urtetik gorako espektakulua. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – KULTUR LEIOA
“ULISESEN BIDAIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
|EUSKERAZ. 6 URTETIK AURRERA | Greziako Jainkoek gizakien bizitzak gobernatzen zituzten, Olinpo mendiaren gailurretik. Haiek erabakitzen zuten gizakiak babestu edo baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetei aurre egitera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu eta hark Itakara itzultzea galarazi zion, Mediterraneo itsasoan noraezean utzita. Fitxa artistikoa Egiletza: Julio Salvatierraren egokitzapena Homeroren oinarri hartuta Zuzendaritza: José Carlos Garcia Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado Aktoreak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado Musika zuzendaritza eta konposaketa: Fran Lasuen Eszenografia eta attrezzoa: Javi Tirado Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez Argiztapena: Ion Chávez Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: … [Irakurri gehiago...] about “ULISESEN BIDAIA” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“LUR” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, zortzi urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarntzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirigarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majikoaren bila. Itxuraz aventura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bare aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere Ane, mutila da. FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria: Getari Etxegarai Aktoreak: Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti, Nerega Gorriti Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal Argiztapen diseinua: David Alcorta Musika konposizioa: Pascal Gaigne Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta Ekoizpena: Xake produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “LUR” – AITA MARI ANTZOKIA – (ZUMAIA)
“DUBLINDARRAK” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
COMPRAR ENTRADAS James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINDARRAK” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)