COMPRAR ENTRADAS Lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: ALIZIA. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz. Horretarako umoretik eta edertasunetik jolastuko gara, eta agertokian inplementatutako irudi bizidunen bitartez eraikitako onirismotik.“Alicia lokartu egin da. Bere amak umetan kontatu zion amets batean bizi da Alizia. Herrialde miresgarriko Alizia dela ametsetan, munduko biolinistarik onena izango dela ametsetan, bere biolinaren kordak ferekatuta mundu osoa haren ondoan dantzan hasiko dela ametsetan. Alabaina, ametsa ez da egia bihurtu eta, ametsak egia bihurtzen ez direnean amesgaizto bihurtzen dira, gero eta beldurgarriagoak.Esnatu ahal izango da Alizia, dena galdu aurretik? Berriro bizi ahal izango du? Alizia bat egon ahal … [Irakurri gehiago...] about “ALICIA DESPUÉS DE ALICIA” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
teatro vasco
“LUR” – SALA MUNICIPAL DE OIARTZUN – (OIARTZUN)
Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da. Fitxa Artistikoa Egilea: Kepa Errasti Zuzendaria: Getari Etxegarai Aktoreak: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti Kompania: Xake Produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “LUR” – SALA MUNICIPAL DE OIARTZUN – (OIARTZUN)
“JULIETAS, ROMEO CIRCO” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta "aurkezleak" airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera. Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta, gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa. Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia. Guzti honen azpian, amodioaren hauskotasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik. FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria : Markeliñe Antzezleak : Itziar Fragua, Javier Garcia “Mimo”, Maitane Azpiroz, Begoña … [Irakurri gehiago...] about “JULIETAS, ROMEO CIRCO” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
“INTOCABLES” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
SARRERAK EROSI Aristokrata aberats bat elbarri geratzen da istripu baten ondorioz, eta kartzelatik irten berri den gazte baztertu bat hartzen du zaintzaile (bestela esanda, lanposturako pertsonarik desegokiena). Gaixoa beste zaintzaile batzuek emandako tratu errukiorraz nazkatuta, gazteaz, ordea, gustatzen zaio honek ez diola inolako errukirik erakusten. Elkarrekin nahastuko dituzte Vivaldi eta rapa, hizkera dotorea eta kalekoa, janzki garestiak eta txandal-prakak. Talka egiten duten bi mundu, amaieran elkar ulertuko dutenak. Bidean zehar, lan-harremanaz haratago doan erlazioa ehuntzen dute, lagun-minak bihurtu arte. Gertagaitz eta ustekabeko bezain sendoa izango den adiskidetasuna. Eta bion arteko kontrakotasunetik, euren elkarbizitza ezentrikotik sortuko da komedia. FITXA TEKNIKOA: Egilea: Eric Toledano y Olivier Nakache Egotzikapena: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria Itzulpena: Begoña Losada (versión euskera) … [Irakurri gehiago...] about “INTOCABLES” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – EL CARMEN – (PORTUGALETE)
Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. FITXA ARTISTIKOA Texto: David Caiña Dirección: Gorka Mínguez y David Caiña Intérpretes: Maribel Salas , Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina Producción: Erre Produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – EL CARMEN – (PORTUGALETE)
“ALICIA DESPUÉS DE ALICIA” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)