Sinopsia Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira. Bat-batean, dena aldatuko da! Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta. Fitxa Antzezleak: Rosa A. García, Maitane Goñi Eszenografia eta Jantziak: Elisa Sanz, Teatro … [Irakurri gehiago...] about “XOCOLAT” – LIZEO ANTZOKIA – (GERNIKA)
teatro vasco
“JON BELDURGABEA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
Sinopsis Jon gazteak ez daki beldurra zer den; beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Hasteko Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta "gaztelutik kanporatutako" erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio. Hala, Jonek hauei guztiei egingo die aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati; horrez gain, saskibaloian arituko da burua galdu duen digante batekin eta hiru buruko deabru baten hiru buruekin eztabaidan ere bai. Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko. Psikologo ausart batek liberatzeaz ere hitz egiten duela esango luke, helduarora heltzeaz, "habia"-tik abiatzeaz. Ez dugu … [Irakurri gehiago...] about “JON BELDURGABEA” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
“HANSEL ETA GRETEL” -SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatsua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko... Fitxa Egileak: Hnos. Grimm anaiak Zuzendaria: Anartz Zuazua Antzezleak: Kepa Errasti, Libe Aranburu eta Asier Oruesagasti. Iraupena: 50 … [Irakurri gehiago...] about “HANSEL ETA GRETEL” -SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“LUNATICUS CIRCUS” -COLEGIO HERMANAS URIZPI- (SARRIGUREN)
Pirú, Nico eta Anton, hiru arlote abandonatutako karabana zahar batean elkartu dira. Indarrak batzea eta irudimena zorroztea erabakiko dute, zirku ibiltari txiki bat sortzeko. Mundua gutxi batzuek gobernatzen dutela kontatu nahi dute, ogro hutsen gisara jokatzen dutela eta beren urre-mendi gero eta handiagoak metatzean baino ez dutela pentsatzen. Lunaticus Circus amets eta barre egiteko zirkua izango da, errealitatea eraldatzera jolasteko. Fitxa Antzezleak: Tomás Fdez. Alonso, Alberto Sebastián o Aitor de Kintana, Ramón Monje o Fernando Madrazo Argia: Kandela Iluminación Eszenografia y diseinua: Ikerne Gimenez Eszenografia: Eskenitek Atrezzoa: Ana Fernández Jantziak: Mª Pilar López Argiaren diseinua: Javier García, Asier Calahorro Musika: Ramón Molins, Mª Pilar López Proyekzioa: Begonya Ferrer, Molins Melons Magia: Asier Kidam Dramaturgia: Tomás Fdez. Alonso, Ramón Molins Zuzendaria: Ramón Molins, Tomás Fdez. Alonso … [Irakurri gehiago...] about “LUNATICUS CIRCUS” -COLEGIO HERMANAS URIZPI- (SARRIGUREN)
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – ESTRENALDIA GAZTELERAZ – BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI ESTRENALDIA GAZTELERAZ Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – ESTRENALDIA GAZTELERAZ – BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“EL PATIO DE MI CASA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan…arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean. Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da PATIOA: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz. Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta … [Irakurri gehiago...] about “EL PATIO DE MI CASA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)