SARRERAK EROSI Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri. Nell Leyshon idazle ingeles bikainak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen … [Irakurri gehiago...] about “DEL COLOR DE LA LECHE” – LULTUR LEIOA – (LEIOA)
teatro vasco
“LA SED DEL MINOTAURO (ESTRENO)” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. … [Irakurri gehiago...] about “LA SED DEL MINOTAURO (ESTRENO)” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“BO JAUNA” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
SARRERAK EROSI Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“VAMOS QUE NOS VAMOS” – CENTRO CULTURAL ERRIBERA – (ASTIGARRAGA)
Golden Apple Quartet laukoteak ikuskizun musikal umoretsua dakar Social Antzokira: “Vamos que nos vamos”. Golden Apple Quartet laukotearen atzean lau izen daude: Loyola Garmendia, Eduardo Errondosoro, Manuel Romano eta Enrique Otxoa. Taldea 1986an sortu zen lagun baten ezkontzan. Zeremonian, argizarien argi goxoaz inguratuta zeudela, lau ahotsek bat egin zuten, eta betirako elkar maiteko zutela zin egin zuten. Ibilbide musikala gospel edo espiritual beltzekin hasi zuten, baina gaur egun ikusle guztientzako errepertorio zabala dute. Ahots laukotearen ikuskizun koloretsuetan musika bezain garrantzitsua da umorea. Egilea: Golden Apple Quartet Interpretatzaileak: Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Manu Romano, Kike Ochoa. … [Irakurri gehiago...] about “VAMOS QUE NOS VAMOS” – CENTRO CULTURAL ERRIBERA – (ASTIGARRAGA)
“VAMOS QUE NOS VAMOS” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
SARRERAK EROSI Golden Apple Quartet laukoteak ikuskizun musikal umoretsua dakar Social Antzokira: “Vamos que nos vamos”. Golden Apple Quartet laukotearen atzean lau izen daude: Loyola Garmendia, Eduardo Errondosoro, Manuel Romano eta Enrique Otxoa. Taldea 1986an sortu zen lagun baten ezkontzan. Zeremonian, argizarien argi goxoaz inguratuta zeudela, lau ahotsek bat egin zuten, eta betirako elkar maiteko zutela zin egin zuten. Ibilbide musikala gospel edo espiritual beltzekin hasi zuten, baina gaur egun ikusle guztientzako errepertorio zabala dute. Ahots laukotearen ikuskizun koloretsuetan musika bezain garrantzitsua da umorea. … [Irakurri gehiago...] about “VAMOS QUE NOS VAMOS” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“BO JAUNA” – NIESSEN KULTURGUNEA – (ERRENTERIA)
SARRERAK EROSI Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – NIESSEN KULTURGUNEA – (ERRENTERIA)