SARRERAK EROSI Haur gehienek argia besarkatzen dute. Iluntasuna egunaren, bizitzaren amaiera delako. Hutsa eta beldurra da: hurbiltzen diren pausoak, ahots ezezagunak, irekitzen diren ateak, ixten direnak. Instintuzko arbuioarekin hazten dira, bertan animalia itsuak direlako. Nik ez. Pablok, aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne-bilaketa baten aurrean egongo gara, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko. Titzina Teatro konpainiaren proiektuek elkarrizketetan eta bizikidetzan oinarritutako kazetaritza antropologikoa dute ardatz. Ikertuz, beste pertsona batzuen bizitzan barneratuz eta askotan ezezagunak diren errealitateak jorratuz sortzen dute, eszenatokira gizakiaren gauzarik azpimarragarriena eramateko. Bere lana antzerki garaikidearen erreferente bihurtu da. Fitxa artistikoa Ideia, sorkuntza, zuzendaritza: Diego Lorca, Pako … [Irakurri gehiago...] about “BÚHO” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
teatro vasco
“BO JAUNA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“CHEF NATURE” – PLAZA ZAHARRA – (DEBA)
“Chef Nature” antzezlana aire zabalean dagoen jatetxea da, berezko ortuarekin. Mahikideak, bere mobilak eta pantaila guztiak baztertuz, berriz naturarekin re-konektatuko dira. Proposatutako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da. Bere elaboraziorako, Markeliñek bere sukaldean ohizko diren osagaiak erabiliko ditu: erritmoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialekin jokua. Den hau gatza pixka batekin eta erotasunarekin maneatuta. On Egin!! Iraupena: 55 min. … [Irakurri gehiago...] about “CHEF NATURE” – PLAZA ZAHARRA – (DEBA)
“LA SED DEL MINOTAURO” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
SARRERAK EROSI Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. … [Irakurri gehiago...] about “LA SED DEL MINOTAURO” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
“DEL COLOR DE LA LECHE” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
SARRERAK EROSI Mary neskatoa landa-inguruneko abeletxe batean bizi da familiarekin 1830eko Ingalaterran. Ilea esnearen kolorekoa du, eta hankan akats bat du jaiotzetik. Baina familiaren kondenatik ihes egitea lortuko du bikarioarenera neskame bidaltzen dutenean haren emaztea zaintzeko. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Itzalen mundutik urruntzen den heinean, ohartuko da argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko. Neil Leyshon autoreak, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarria irudikatu du, pertsonai bereziez betea. Esnearen kolorekoa aukeratua izan zen Frantzian itzulitako urteko liburu onenari ematen zaion Femina sarirako 2014an, eta Liburu-saltzaileen Madrileko Gremioak ematen duen Urteko Liburua saria lortu zuen 2014an. Fitxa artistikoa Konpainia: Tanttaka Teatroa Egilea etaegokitzapena: Nell Leyshon Zuzendaritza: Fernando Bernués Itzulpena: … [Irakurri gehiago...] about “DEL COLOR DE LA LECHE” – TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
“LA LUCHA POR LA VIDA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Ramon Barea da La lucha por la vida antzezlanaren zuzendari eta aktore nagusia. Horrela, Pio Barojaren obratik abiatuta, Brecht-en estiloaren ukituak dituen ikuskizuna jorratu du. La lucha por la vida lanaren helburua ez da kronika historiko bat osatzea, baizik eta gizaki bat (Manuel Alcázar) ingurune latz eta gogor batean nola hazten den azaltzea. Manuel hasieratik ibiliko da elkarren aurkako bi indarren artean, pertsonaia arras desberdinen artean alegia: batzuek zintzoa, langilea eta pertsona duina izatera bultzatuko dute; besteek, berriz, indar negatibo gisa jardungo dute, Manuelen hondamendi morala eragin nahian. Hiru ibai-eleberri ibai-ikuskizun baterako, izaki ugariz egina antzezle-dantza bizia baino biziagoan. Hamar antzezle ia 100 pertsonaia taularatzeko. Zinearen erritmoa manikeismorik gabeko narrazio baterako. Ez digu heroiarekin enpatia izateko aukerarik emango; heroiak, eredugarria eta bere patuaren jabea ez izateaz gain, ezin dituelako … [Irakurri gehiago...] about “LA LUCHA POR LA VIDA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)