Haur gehienek argia besarkatzen dute. Iluntasuna egunaren, bizitzaren amaiera delako. Hutsa eta beldurra da: hurbiltzen diren pausoak, ahots ezezagunak, irekitzen diren ateak, ixten direnak. Instintuzko arbuioarekin hazten dira, bertan animalia itsuak direlako. Nik ez. Pablok, aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne-bilaketa baten aurrean egongo gara, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko. Titzina Teatro konpainiaren proiektuek elkarrizketetan eta bizikidetzan oinarritutako kazetaritza antropologikoa dute ardatz. Ikertuz, beste pertsona batzuen bizitzan barneratuz eta askotan ezezagunak diren errealitateak jorratuz sortzen dute, eszenatokira gizakiaren gauzarik azpimarragarriena eramateko. Bere lana antzerki garaikidearen erreferente bihurtu da. Fitxa artistikoa Ideia, sorkuntza, zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino Dramaturgia: Diego Lorca … [Irakurri gehiago...] about “BÚHO” – USURBE ANTZOKIA – (BEASAIN)
teatro vasco
“LA SED DEL MINOTAURO” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
SARRERAK EROSI Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. … [Irakurri gehiago...] about “LA SED DEL MINOTAURO” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
“DIVINA TRAGEDIA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Lurreko arazoek kontu jainkotiarrak nahasten dituztenean, zerua eta infernuaren arteko borroka zaharrak ezusteko norabidea hartzen du. Drama eta komediaren artean, antzezlan hau manipulazioaz eta giza ergelkeriaz mintzo da. Zentzugabekeriaren jolas bat, guden kritika batean. Fitxa artistikoa Egilea: Tomás Afán Muñoz. Zuzendaritza: Saioa Iribarren Muñoz. Antzezleak: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez, Aitzol Villahoz Prieto. … [Irakurri gehiago...] about “DIVINA TRAGEDIA” – PABELLON 6 – (BILBAO)
“BÚHO” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
SARRERAK EROSI Haur gehienek argia besarkatzen dute. Iluntasuna egunaren, bizitzaren amaiera delako. Hutsa eta beldurra da: hurbiltzen diren pausoak, ahots ezezagunak, irekitzen diren ateak, ixten direnak. Instintuzko arbuioarekin hazten dira, bertan animalia itsuak direlako. Nik ez. Pablok, aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne-bilaketa baten aurrean egongo gara, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko. Titzina Teatro konpainiaren proiektuek elkarrizketetan eta bizikidetzan oinarritutako kazetaritza antropologikoa dute ardatz. Ikertuz, beste pertsona batzuen bizitzan barneratuz eta askotan ezezagunak diren errealitateak jorratuz sortzen dute, eszenatokira gizakiaren gauzarik azpimarragarriena eramateko. Bere lana antzerki garaikidearen erreferente bihurtu da. Fitxa artistikoa Ideia, sorkuntza, zuzendaritza: Diego Lorca, Pako … [Irakurri gehiago...] about “BÚHO” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
“BO JAUNA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“CHEF NATURE” – PLAZA ZAHARRA – (DEBA)
“Chef Nature” antzezlana aire zabalean dagoen jatetxea da, berezko ortuarekin. Mahikideak, bere mobilak eta pantaila guztiak baztertuz, berriz naturarekin re-konektatuko dira. Proposatutako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da. Bere elaboraziorako, Markeliñek bere sukaldean ohizko diren osagaiak erabiliko ditu: erritmoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialekin jokua. Den hau gatza pixka batekin eta erotasunarekin maneatuta. On Egin!! Iraupena: 55 min. … [Irakurri gehiago...] about “CHEF NATURE” – PLAZA ZAHARRA – (DEBA)