SARRERAK EROSI Golden Apple Quartet laukoteak ikuskizun musikal umoretsua dakar: ¡Vamos que nos vamos!. Golden Apple Quartet laukotearen atzean lau izen daude: Loyola Garmendia, Eduardo Errondosoro, Manuel Romano eta Enrique Otxoa. Taldea 1986an sortu zen lagun baten ezkontzan. Zeremonian, argizarien argi goxoaz inguratuta zeudela, lau ahotsek bat egin zuten, eta betirako elkar maiteko zutela zin egin zuten. Ibilbide musikala gospel edo espiritual beltzekin hasi zuten, baina gaur egun ikusle guztientzako errepertorio zabala dute. Ahots laukotearen ikuskizun koloretsuetan musika bezain garrantzitsua da umorea. … [Irakurri gehiago...] about “¡VAMOS, QUE NOS VAMOS!” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
teatro vasco
“DEL COLOR DE LA LECHE” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
SARRERAK EROSI Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko. Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen konpasean isurtzen den ingurune bukoliko batez inguratua, eta Maryren ahaleginari esker, inozentzia urragarriz bizia hartuko du, hartutako patuari buruzko testigantza idatzi bat utziz uko egiteko aukerarik gabe. Fitxa artistikoa Egilea: NELL … [Irakurri gehiago...] about “DEL COLOR DE LA LECHE” – TEATRO COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
“BO JAUNA” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
SARRERAK EROSI Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Fitxa artistikoa EGILEA, ZUZENDARITZA: Jokin Oregi. ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Irene Zarrabeitia. MASKARAK: Javi Tirado. ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Ikerne Gimenez. IRAUPENA: 60′ IKUSLEA: 3-9 urte. … [Irakurri gehiago...] about “BO JAUNA” – SALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)

“ATEAREN BESTALDEAN” (ESTRENO) – CENTRO CULTURAL ERRIBERA – (ASTIGARRAGA)
SARRERAK EROSI Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. TESTURIK GABEA. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Adina: 4-9 urte Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga Aktorea: Sandra Fdez.Agirre Musika zuzenean: Unai Celaya Musika konposaketa: Unai Celaya Argi diseinua: Xabier Lozano Espacio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga Jantziak: Xabier Mujika Promozio bideoak: Ugaitz Albisu Diseinu grafikoa: Nagore Martínez Teknika: Eraginstac Produkzio exekutiboa: Hika teatroa Komunikazioa: Nagore Martinez Administrazioa: Asun Etxeberria … [Irakurri gehiago...] about “ATEAREN BESTALDEAN” (ESTRENO) – CENTRO CULTURAL ERRIBERA – (ASTIGARRAGA)
“LA SED DEL MINOTAURO” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. … [Irakurri gehiago...] about “LA SED DEL MINOTAURO” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)