COMPRAR ENTRADAS - CONSERVANDO MEMORIA Erriberriko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan. Izaskun Fernández egile eta aktorearen aitona-amonei egindako omenaldi poetiko eta ederra. Objektuen antzerkiaren eta hitzaren bidez objektu hauek berarekin gordetzeko nahia publikoarekin partekatzen du, memoria gordetzeko, ontziratzeko nahia, haien gabezia saihestu ahal izateko. Bere hitzetan: "Nire aitona-amonen oroitzapenak nire bitartez sartu nahi ditut, eskuak piperrautsez, azukrez eta gatzez zikindu nahi ditut; azaldu nahi dut elkarrizketen ondoren konturatu nintzela, itxuraz, ez dagoela ezer apartekorik haien bizitzan, eta hori izan zela, hain zuzen ere, apartekoa iruditu zitzaidana". Izan ere, azken batean, zer osagai behar ditu bizitzak apartekoa izateko? ANTZEZLEAK Izaskun Fernández eta Julián Sáenz-López LANTALDE ARTISTIKOA Zuzendaria eta egilea: Izaskun Fernández eta Julián Sáenz-López / Diseinu grafikoa:Diego Solloa / Argazkiak: Clara Larrea / Ekoizpena: El … [Irakurri gehiago...] about “CONSERVANDO LA MEMORIA” – CASA DE CULTURA DE OLITE – (OLITE)
teatro
“ECOGRAFÍAS” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Amatasunaren erraietara bidaia. Testu hunkigarria, bere xumetasunagatik. Guraso bakar izateko adopzioaren abenturan dabilen emakume baten oroitzapen eta sentimendu zalapartatsuak eskaneatzean, lurralde ezezagunenera eginiko bidai batean bihurtuko da, bere barnera eginiko bidaian alegia. Egilea: Karmele Jaio. Antzezlea: Irene Bau. Soinu espazioa eta Musika originala: José Urréjola. Argitazpen: Iñaki García (TARIMA) Espazio eszenikoa eta Audiobisualak: MAKIAUDIOVISUAL Jantziak: Olga Sanz. Argitazpen diseinua eta bideoa: Jaime Marcos. Zuzendaritza laguntzailea: Nagore Navarro. Zuzendaritza: Ramón Barea. … [Irakurri gehiago...] about “ECOGRAFÍAS” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
“El Chef” – Jardín de Lazarraga – (OÑATI)
Oñatiko udako kultura agenda. SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www.oñati.eus eta Txokolateixian. OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake. SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK: Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da. Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira. Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da. Sinopsia Zaporeak, usainak eta ehundurak frustrazioarekin, oroimenekin eta inoiz bete ez ziren itxaropenekin nahasten diren masterclass-a da El Chef. Gastronomiaren eta komediaren artean, Chef horrek bere trukuak eta dezepzioak, bere teknikak eta ilusioak, konpartituko ditu gurekin, aldi berean gure dastamena, gure usaimena eta drama ulertzeko dugun modua piztuz; balio duenak balio duela, eta balio ez duenak irakatsi egiten duela dioen esamoldea … [Irakurri gehiago...] about “El Chef” – Jardín de Lazarraga – (OÑATI)
“MI 3ºACTO” – La Fundición – (Bilbao)
SARRERAK EROSI Tercer acto es una obra unipersonal de una mujer que celebra la transformación que se produce con la menopausia. Una mirada propia en clave de humor, una epopeya tragicómica, un viaje iniciático hacia la tercera edad. La tercera parte como mujer, el tercer acto de su vida. Asistimos al Back Stage de una actriz. Una mujer de 57 años y 35 en la escena que desde la intimidad del camerino nos revela sus reflexiones personales e intimas sobre la tercera parte que comienza a vivir como mujer, mayor y artista. Un relato que juega entre la ficción y la realidad, entre el teatro y la danza, como señas de identidad de la intérprete. Una obra crítica e irónica que no deja indiferente y que aspira romper prejuicios sobre la edad. FICHA ARTÍSTICA: Idea y texto EGUZKI ZUBIA Dirección física y coreografía: MATXALEN BILBAO, ROBERT JACKSON Dirección escena y personaje: AITOR BASAURI Diseño de Luz: OSCAR GRIJALBA Atrezzo y vestuario: MANO DE SANTA … [Irakurri gehiago...] about “MI 3ºACTO” – La Fundición – (Bilbao)
“PINOCCHIO” – LARRATXO KULTUR ETXEA – (DONOSTIA-SAN SEBASTIAN)
SARRERAK EROSI Sinopsia Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. Fitxa Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – LARRATXO KULTUR ETXEA – (DONOSTIA-SAN SEBASTIAN)
“YO, LA PEOR DEL MUNDO” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Sinopsia 1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ainara Ortega, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi … [Irakurri gehiago...] about “YO, LA PEOR DEL MUNDO” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)