SARRERAK EROSI Bartzelona, 70eko hamarkada. Frankoren diktaduraren azken urteak. Jose Perez Ocaña pintore sevillarrak bere lanak ateratzeko eta mundua aldatzeko borrokatu zuen. Borroka politiko batekin eta aldarrikapen homosexualarekin hertsiki lotuta, gertakari ezagunetan nahastuta egon zen Kataluniako hiriburuko Las Ramblas auzoan. Maitasunik eza eta inoiz ulertu ez zuen gizarte baten mespretxua bizi izan zituen pertsonaiak. Orain, Ocaña bueltatu da, istorio hau beti kontatu behar izan zelako. FITXA Dramaturgia: Unai Izquierdo Zuzendaria: Maria Goirizelaia Antzezleak: Unai Izquierdo, Itziar Lazkano, Mikel Losada eta Diego Pérez Bisualak: Gheada Argien diseinua: David Alcorta Jantzien diseinua: David F. Carrasco Diseinu grafikoa eta eszenografia: Ane Pikaza Ekoizleak: Pabellón 6 … [Irakurri gehiago...] about “OCAÑA” – ESTREINALDIA – ARRIAGA ANTZOKIA
teatro
“MANDIBULA AFILADA”- GEZALA AUDITORIUM- (LEZO)
SARRERAK EROSI Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko. Egilea: Carles Alberola … [Irakurri gehiago...] about “MANDIBULA AFILADA”- GEZALA AUDITORIUM- (LEZO)
“ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – JUANBA BERASATEGI ARETOA (PASAI DONIBANE)
SARRERAK EROSI “Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Fitxa Artistikoa Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos Argiztapena: David Rodríguez Soinua: Oier Landa Diseinu … [Irakurri gehiago...] about “ED3 EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA” – JUANBA BERASATEGI ARETOA (PASAI DONIBANE)
“DUBLINDARRAK” – BASTERO KULTURGUNEA (ANDOAIN)
SARRERAK EROSI James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara. Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean. Fitxa Artistikoa Moldaketa: Garbi Losada y Jose Antonio Vitoria Zuzendaria: Garbi Losada Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota Eszenografia: Markos Tomas … [Irakurri gehiago...] about “DUBLINDARRAK” – BASTERO KULTURGUNEA (ANDOAIN)
“GHERO” – ESTREINALDIA TARTEAN TEATROA
GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira. ESTREINALDIA Azaroaren 21etik 22ra ARRIAGA ANTZOKIAN … [Irakurri gehiago...] about “GHERO” – ESTREINALDIA TARTEAN TEATROA