SARRERAK EROSI Sinopsia Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. Fitxa Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca Eszenografia: Ikerne Giménez Musika: Adrián García de los Ojos Jantziak: Rosa Solé Argiztatzea: Javi Kandela Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Produkzioa: Marie de Jongh … [Irakurri gehiago...] about “IKIMILIKILIKLIK” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKANO)
teatro en euskera
“HANSEL ETA GRETEL” -BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
Sinopsia Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatsua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko... Fitxa Egileak: Hnos. Grimm anaiak Zuzendaria: Anartz Zuazua Antzezleak: Kepa Errasti, Libe Aranburu eta Asier Oruesagasti. Iraupena: 50 min. … [Irakurri gehiago...] about “HANSEL ETA GRETEL” -BITERI KULTUR ETXEA – (HERNANI)
“GHERO” – JUANBA BERASATEGI ARETOA – (PASAIA)
3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hiskuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea.... Bederatzi istorio, bedertzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta. Fitxa Artistikoa Dramaturgia: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza Eskenografia: Ana Garay Musikagilea: Iñaki Salvador Argi diseinua: David Rodriguez Diseinu … [Irakurri gehiago...] about “GHERO” – JUANBA BERASATEGI ARETOA – (PASAIA)
“¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – TEATRO CAMPOS ELÍSEOS (SALA CÚPULA) – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. FITXA ARTISTIKOA Texto: David Caiña Dirección: Gorka Mínguez y David Caiña Intérpretes: Maribel Salas , Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina Producción: Erre … [Irakurri gehiago...] about “¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – TEATRO CAMPOS ELÍSEOS (SALA CÚPULA) – (BILBAO)
“SAGARTU” – SAN JUAN PLAZA – (AGURAIN)
Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea! Fitxa artistikoa Dantzariak: Ainhoa Barandiaran, Aiora Escudero, Aitor Garcia, Ane Urruzola, Antton Fernandez, Aritz Salamanca, Beñat Monfort, Eli Larrañaga, Eneritz Ugartemendia, Fermin Escudero, Iker Sanz, Jone Mendiluze, Juan Urretavizcaya, Lierni Kamio, Mederi Orbiso, Nerea Arregi, Oihana Iguaran Aktorea: Miren Gojenola Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa) Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane … [Irakurri gehiago...] about “SAGARTU” – SAN JUAN PLAZA – (AGURAIN)
“ERGELA” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA-SAN SEBASTIAN)
SARRERAK EROSI Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin. Fitxa Artistikoa: Autorea: Jordi Casanovas Aktoreak: Joseba Apaolaza, Sara Cozar Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Itzulpena: Martin Agirre … [Irakurri gehiago...] about “ERGELA” – TEATRO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA – (DONOSTIA-SAN SEBASTIAN)






