SARRERAK EROSI Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. KARTOIBIRAKA antzezlanak gogoratzen digu pertsona makinatik bereizten duen ezaugarria: jolasteko eta sortzeko gaitasuna. … [Irakurri gehiago...] about “KARTOIBIRAKA” – AMAIA KULTUR ZENTROA – (IRUN)
teatro en euskera
“ZOAZ PAKE SANTUAN” – HERRI ANTZOKIA – (SORALUCE)
Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…” Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta, Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Emmanuel Robert-Espalieu Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain … [Irakurri gehiago...] about “ZOAZ PAKE SANTUAN” – HERRI ANTZOKIA – (SORALUCE)
“ZAZPI SENIDEKO” – ESCUELA DE MÚSICA ANDRÉS ISASI (GETXO)
SARRERAK EROSI Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. Fitxa Artistikoa Zuzendaria : Ander Lipus Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet Idazkera aholkularia : Igor Elortza Argiak eta eszenografia : Josep Duhau Musika; Ximun Fuchs Bideoak: Zigor Garro Eñaut Castagnet Jantzigintza: Marodi Sorkuntzak Irudia: No Media Estudio Argazkigintza : Eñaut Castagnet Ekoizpena:Iasone Parada, Elorri … [Irakurri gehiago...] about “ZAZPI SENIDEKO” – ESCUELA DE MÚSICA ANDRÉS ISASI (GETXO)
“SAGARTU” – (MARKINA)
Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea! Fitxa artistikoa Dantzariak: Ainhoa Barandiaran, Aiora Escudero, Aitor Garcia, Ane Urruzola, Antton Fernandez, Aritz Salamanca, Beñat Monfort, Eli Larrañaga, Eneritz Ugartemendia, Fermin Escudero, Iker Sanz, Jone Mendiluze, Juan Urretavizcaya, Lierni Kamio, Mederi Orbiso, Nerea Arregi, Oihana Iguaran Aktorea: Miren Gojenola Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa) Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane … [Irakurri gehiago...] about “SAGARTU” – (MARKINA)
“IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA” – TEATRO PRINCIPAL- (VITORIA-GASTEIZ)
COMPRAR ENTRADAS Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen... Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit. Egilea: Rafael Herrero Itzulpena: Aizpea … [Irakurri gehiago...] about “IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA” – TEATRO PRINCIPAL- (VITORIA-GASTEIZ)





