KALEKO DANTZA ikuskizun GAZTEA. GAZTEekin egina. GAZTEak mintzo eta mintzagai. Publiko ORORI zuzendua. Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita. Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta. Fitxa Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga Koreografia: Eneko Gil Testuak: Agurtzane Intxaurraga (dantzarien kontakizunetan oinarrituta) Dantzariak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea Kolaborazioa eszenan: Eneko Gil, Agurtzane … [Irakurri gehiago...] about “GAZTE” – HIKA TEATROA & OINKARI DANTZA – LEZO
hika
“TARARA/LA TARARA” – TEATRO VICTORIA EUGENIA – (SAN SEBASTIÁN)
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan. Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La … [Irakurri gehiago...] about “TARARA/LA TARARA” – TEATRO VICTORIA EUGENIA – (SAN SEBASTIÁN)