TRAPU ZAHARRA antzerki taldeak Por hacer un favor aurkezten digu, Lierni Fresnedo eta Santi Ugalderekin. Hautagai batek kanpaina 15 egun hasi baino lehen beldur eszeniko agerraldi bat jasaten du. Alderdiak coach batekin jartzen du harremanetan. Mitin bat simulatuko duen saio terapeutiko batean parte hartuko dugu. … [Irakurri gehiago...] about “POR HACER UN FAVOR” – PLAZA MAYOR – (LAGUARDIA)
euskal antzerkia
“PANOLI KABARETA” – PLAZA SAN PEDRO – (SESTAO)
"Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu". COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da Panoli Kabareta. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikusle guztientzat eta bereziki pertsonentzat. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Gorka Ganso Aktoreak: Gorka Ganso, Cecilia Paganini Konpainia: GANSO&CIA Banaketa: Portal71 … [Irakurri gehiago...] about “PANOLI KABARETA” – PLAZA SAN PEDRO – (SESTAO)
“JULE” – PLAZA EUSKAL HERRIA – (LEGAZPI)
Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai. Familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da Jule. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko Hortzuma Teatroaren modu berezia nabarmen ageri dira. Fitxa artistikoa Sorkuntza: Hortzmuga Teatroa Aktoreak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa Soinu-teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre Musika-zuzendaritza eta -konposizioa: Aranzazu Calleja … [Irakurri gehiago...] about “JULE” – PLAZA EUSKAL HERRIA – (LEGAZPI)
“AKABO” – (SOPELANA)
Kale-antzerkiko ikuskizuna hasiko da plaza baten. Artistek hasiera emango diote ikuskizunari, eta, hasi eta gutxira, antzezlana egiten ari diren lekuaren inguruan, auzokide bat altuera batera igo eta bere buruaz beste egiteko mehatxua azalduko du. Azpian bilduta dagoen jendetza ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko ditu: Kenduko al dira salto egin dezan? Kentzen ez badira, euren gainetik egingo ote du salto? Zer egingo dute ikusleek egoera hain deseroso horren aurrean? Zergatik erabakitzen du norbaitek halakorik egitea? Ba al dugu gure bizitza eteteko askatasunik? Suizidioa da, zoramenarekin batera, gizartean eta norbanako gisa dagoen tabu handienetako bat. Zoramena eta suizidioa, hala ere, ez daude hertsiki lotuta, nahiz eta sarritan hori sinestarazten saiatzen diren. … [Irakurri gehiago...] about “AKABO” – (SOPELANA)
“BIDEAREN AMAIERAN” – PLAZA DE SAN NICOLÁS – (GETXO)
Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo "bizimodu normal" bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea ez ziren "normaltasun" haren parte. Maleta bat, mila pezeta eta "zu jada ez zara nire semea" nahikoa izan ziren bi pertsonaren arteko bizitza harremana eteteko. Bien arteko haustura eta, harrezkeroztik, haien bizitzan iltzatuta geratu den konpondu gabeko gaia. Baina patuaren asmoek ez dute ahaidetasunaz ulertzen eta aita-semeak une xelebre batek jarriko ditu berriz ere aurrez aurre. Izan ere, egoitza batetik ihesi joan den aitaren bizitza Alzheimerrak menperatzen duen bitartean, Drag Queen ogibide profesionalak semearena definitzen baitu. Bien amesgaizto edo tortura une, biek jada … [Irakurri gehiago...] about “BIDEAREN AMAIERAN” – PLAZA DE SAN NICOLÁS – (GETXO)
“PIRATEN ISTORIO BAT” – OLETAKO PLAZA – (ALTZA)
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan. PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa. … [Irakurri gehiago...] about “PIRATEN ISTORIO BAT” – OLETAKO PLAZA – (ALTZA)