Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas. Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza … [Irakurri gehiago...] about “eRRe. ALDARRI BAT BERTSOZ” – CASA DE CULTURA DE TXANPORTA – (ABADIÑO)
euskal antzerkia
“KOBR3” – PLAZA NUEVA – (BILBAO)
Kobrea, hain presente eta hain ezezaguna. Hain garrantzitsua eta hala ere hain diskretua. Haizerik gabeko metal bat, urrearen itzalean bizi dena, ezerk inbidiarik ez dionean. Gustatzen zaigun kobrea. Harritzen gaituela. Gure arreta erakartzen duena. Korrontea eta beroa eraginkortasunez eta zehaztasunez gidatzen dituena. Moldagarria. Mugarik gabeko birziklapenekoak. Konprometitua. Femeninoa. Askotan magikoa. Sendagarria. Elikagaietan, txanponetan, teknologia berrietan presente. Historiaurrea, denboraren joanean inork ez bezala egokitzen jakin duena. Kobre inspiratzailea, gure ikuskizunaren gidaria. Kobr3-k birak ematen ditu eta ikusleak kobrearen inguruan birarazten ditu. Oholtza gainean, hiru artistak malabare teknikak, objektuen manipulazioa, Cir gurpila, bertikalak eta mugimendu konpasatuak konbinatzen dituzte. Estetika, plastikotasuna. Konplizitatea, harmonia. Zirku garaikidea koreografia zainduetan. Su motelean prestaturiko osotasun baten zati eta zati gehiago, bizkortasun … [Irakurri gehiago...] about “KOBR3” – PLAZA NUEVA – (BILBAO)
“AKABO” – MALECON – (ZARAUTZ)
Kale-antzerkiko ikuskizuna hasiko da plaza baten. Artistek hasiera emango diote ikuskizunari, eta, hasi eta gutxira, antzezlana egiten ari diren lekuaren inguruan, auzokide bat altuera batera igo eta bere buruaz beste egiteko mehatxua azalduko du. Azpian bilduta dagoen jendetza ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko ditu: Kenduko al dira salto egin dezan? Kentzen ez badira, euren gainetik egingo ote du salto? Zer egingo dute ikusleek egoera hain deseroso horren aurrean? Zergatik erabakitzen du norbaitek halakorik egitea? Ba al dugu gure bizitza eteteko askatasunik? Suizidioa da, zoramenarekin batera, gizartean eta norbanako gisa dagoen tabu handienetako bat. Zoramena eta suizidioa, hala ere, ez daude hertsiki lotuta, nahiz eta sarritan hori sinestarazten saiatzen diren. … [Irakurri gehiago...] about “AKABO” – MALECON – (ZARAUTZ)
“SENTA” – PLAZA DEL ARRIAGA – (BILBAO)
HORTZMUGA TEATROA & DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) – “SENTA. A LA DERIVA” Kaleko antzerkia (50 min). Adin guztietako ikusleentzat. Laburpena SENTA, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoen, ezta norantz nabigatzen duen ere; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun batean, tripulazioaren agintea hartzea erabakiko du, munduari indarrez kantatzeko. Oraingoan, berak erabakiko baitu noragabean ibiltzea; noraezean baina duintasunez. Izan ere, batzuetan ez dago kairik porturatzeko, ezta orekaz tinko mantenduko gaituen lur sendorik zapaltzeko ere. Baina bizitza maitatu eta ospatu behar dugu eta, suzko kantuz, gure atsekabea abestu. Ikuskizun ibiltaria, musikala eta antzerkiratua. Gaubelak gozatzeko kaleko opera miresgarria. Konpainiari buruz Hortzmuga Teatroa 1989an Bilbon sortutako kale-antzerki konpainia da. Geroztik, hogeita hamar ekoizpenetik gora eta nazioarteko hamaika ekitaldi handi sortu ostean, … [Irakurri gehiago...] about “SENTA” – PLAZA DEL ARRIAGA – (BILBAO)
“LURRUN MINEZ” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
SARRERAK EROSI - LURRUN MINEZ LURRUN-MINEZ hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. hiruki arrosa. Daviden erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. lurrun arteandesioak,jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak,boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira. Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan Ian egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon Behar Rake saunak, baina Alexek bare kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Baste pertsonaiak iritsi ahaia, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira. askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte. Parranda orgia.stikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta rninek bustitako … [Irakurri gehiago...] about “LURRUN MINEZ” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“TABERNARIA” – SAN JUAN TALAKO TXIRINGITOA – (LEKEITIO)
Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain Ficha Artistikoa: Egilea: Patxo Telleria Aktorea: Mikel Martínez Ekoizpena: Tartean Teatroa, Loraldia … [Irakurri gehiago...] about “TABERNARIA” – SAN JUAN TALAKO TXIRINGITOA – (LEKEITIO)