SARRERAK EROSI Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da Moko zorrotza. Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko. Egilea: Carles Alberola … [Irakurri gehiago...] about “MANDÍBULA AFILADA” – AUDITORIO DEL CARMEN – (SANGÜESA)
euskal antzerkia
“ZOAZ PAKE SANTUAN” – SEMINARIXOA – (BERGARA)
SARRERAK EROSI Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…” Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta, Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Emmanuel Robert-Espalieu Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi Itzulpena: Martin Agirre Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain … [Irakurri gehiago...] about “ZOAZ PAKE SANTUAN” – SEMINARIXOA – (BERGARA)
“7ak BAT” – SOZIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? 2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa… Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da. Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean Iñaki Ziarrustaren eskutik. Bere ikuskizunei dagokienez, distopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea dira Atx Teatroaren zutaberik nagusienak. Zuzendaritza: ATX Teatroa Antzezleak: Mirian K. Martxante, Aiora Sedano, Estibaliz Villa Musika: Zarzaparrilla … [Irakurri gehiago...] about “7ak BAT” – SOZIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“ULISESEN BIDAIA” – NIESSEN KULTUR GUNEA – (ERRENTERIA)
SARRERAK EROSI Greziako Jainkoek gizakien bizitzak gobernatzen zituzten, Olinpo mendiaren gailurretik. Haiek erabakitzen zuten gizakiak babestu edo baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetei aurre egitera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu eta hark Itakara itzultzea galarazi zion, Mediterraneo itsasoan noraezean utzita. Fitxa Artistikoa Egiletza: Julio Salvatierraren egokitzapena Homeroren oinarri hartuta Zuzendaritza: José Carlos Garcia Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado Aktoreak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado Musika zuzendaritza eta konposaketa: Fran Lasuen Eszenografia eta attrezzoa: Javi Tirado Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez Argiztapena: Ion Chávez Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaritza artistikoa eta … [Irakurri gehiago...] about “ULISESEN BIDAIA” – NIESSEN KULTUR GUNEA – (ERRENTERIA)
“INONDIK INORA” – KULTUR ETXEA – (HERNANI)
Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan! 4 urtetik gorako espektakulua. FITXA TEKNIKOA Zuzendaritza: Patricia Urrutia Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia Eszenografia diseinua: Amaia Garate Jantzi diseinua: Idoia Beratarbide Koreografia: Pablo Ibarluzea, Ximun Fuchs, Eneritz Artetxe Musika: Asier Ituarte, Patricia Urrutia … [Irakurri gehiago...] about “INONDIK INORA” – KULTUR ETXEA – (HERNANI)
“RITA ARRASTOAN SARTZEN” – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena. FITXA ARTISTIKOA: Egilea: Willy Rusell Moldaketa: Aitziber Garmendia Itzulpena: Martin Agirre Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi Antzezleak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza Eszenografria diseinua: Asier Sancho Janzkera: Cristina Martinez Argitazpenaren diseinua: Julen Zaballa Musika: Audionetwork zuzendaritza teknikoa: Josean Jaramago Eszenografiaren errealizazioa: Escénica integra … [Irakurri gehiago...] about “RITA ARRASTOAN SARTZEN” – ITSAS ETXEA AUDITORIUMA – (HONDARRIBIA)