Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan. Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – HERRI ANTZOKIA – (ATAUN)
euskal antzerkia
“HANSEL ETA GRETEL” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatsua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko... FITXA Egileak: Hnos. Grimm anaiak Zuzendaria: Anartz Zuazua Antzezleak: Kepa Errasti, Libe Aranburu eta Asier Oruesagasti. Iraupena: 50 … [Irakurri gehiago...] about “HANSEL ETA GRETEL” – TEATRO BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
“IKIMILIKILIKLIK” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
SARRERAK EROSI Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. Fitxa Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca Eszenografia: Ikerne Giménez Musika: Adrián García de los Ojos Jantziak: Rosa Solé Argiztatzea: Javi Kandela Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Produkzioa: Marie de Jongh … [Irakurri gehiago...] about “IKIMILIKILIKLIK” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
“PINOCCHIO” – ESTRENALDIA – TEATRO SOCIAL / SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. FITXA ARTISTIKOA Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – ESTRENALDIA – TEATRO SOCIAL / SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere. Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso adimentsu, ia beti hunkigarri, eta tarteka suntsitzaile. Sareetan gertatzen … [Irakurri gehiago...] about “DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
“¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – LUGARITZ – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. FITXA ARTISTIKOA Texto: David Caiña Dirección: Gorka Mínguez y David Caiña Intérpretes: Maribel Salas , Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina Producción: Erre … [Irakurri gehiago...] about “¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – LUGARITZ – (DONOSTIA)