SARRERAK EROSI Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten. FITXA TEKNIKOA: Egilea: Gartxot Unsain Letona Zuzendaritza: Florentino Badiola Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez eta Javier Fernandez Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa Produkzioa: ATX Teatroa Musika: Gartxot Unsain Letona Eszenografia: ATX Teatroa Jantziak: Idoia Beratarbide … [Irakurri gehiago...] about “KASKAROT” – PRINCIPAL ANTZOKIA – (VITORIA)
euskal antzerkia
“20.000 LEGOA ITSASPEKO ZABORRETAN” – HERRIKO ANZTOKIA – (ELGOIBAR)
SARRERAK EROSI Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean. Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua. Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzi aurkituko du, gizadi osoa arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala. Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta eta itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du. 20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari. Abenturazalea bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio … [Irakurri gehiago...] about “20.000 LEGOA ITSASPEKO ZABORRETAN” – HERRIKO ANZTOKIA – (ELGOIBAR)
“IKIMILIKILIKLIK” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURCE)
SARRERAK EROSI Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. Fitxa Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca Eszenografia: Ikerne Giménez Musika: Adrián García de los Ojos Jantziak: Rosa Solé Argiztatzea: Javi Kandela Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Produkzioa: Marie de Jongh … [Irakurri gehiago...] about “IKIMILIKILIKLIK” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURCE)
“DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
SARRERAK EROSI Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere. Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso … [Irakurri gehiago...] about “DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑAL” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
“ZALDI URDINA” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
SARRERAK EROSI Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan. Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)