SARRERAK EROSI Sinopsia Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – LEIDOR ARETOA – (TOLOSA)
euskal antzerkia
“ZALDI URDINA” – COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
SARRERAK EROSI Sinopsia Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
“LLOVIENDO RANAS” – TEATRO COLISEO – (EIBAR)
Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera. Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da. Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik. … [Irakurri gehiago...] about “LLOVIENDO RANAS” – TEATRO COLISEO – (EIBAR)
“KASKAROT” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
Sinopsia Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten. Fitxa: Egilea: Gartxot Unsain Letona Zuzendaritza: Florentino Badiola Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez eta Javier Fernandez Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa Produkzioa: ATX Teatroa Musika: Gartxot Unsain Letona Eszenografia: ATX Teatroa Jantziak: Idoia Beratarbide … [Irakurri gehiago...] about “KASKAROT” – LONBO ARETOA – (ARRIGORRIAGA)
“SIMPLICISSIMUS KABARET” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
SARRERAK EROSI Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
“PINOCCHIO” – TEATRO BARAKALDO – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI Sinopsia Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. Fitxa Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – TEATRO BARAKALDO – (BARAKALDO)