SARRERAK EROSI Mendi-gidari bat (Edurne), espedizio-buru, eta bere bezeroa (Txema) dira pertsonaiak. Hitz gutxiko emakumea bata, baina ekintzailea eta superstizioz betea; mendiko izpirituekin sinetsita dago. Txema, berriz, berritsu amorratua eta harroputza bezain berekoia… edozein preziotan gailurra harrapatzeko prest… ostera jaitsi eta ingurukoei kontatzeko.Lo-zakutan sartuta ageri dira eszenatokian (oinarrizko kanpamenduan), eta gailurra noiz erasotuko zain.Oinarrizko kanpamendua biltzen dute, zehazki esanda neskak jasotzen du, besteak etengabeko berriketan jarraitzen baitu bere balentriak kontatzen. Sokakidearekin eskalatzen ari dela, elurrezko panpin batekin egiten dute topo eta honek gailurra lortzeko arriskuaz ohartarazten ditu…Alferrik. Txema, harroputzak, kosta ala kosta, gailurrera igo nahi du Edurnek oso arriskutsua dela esan arren. Gailurra harrapatuko dute, baina mendiko izpirituak, inguruak zaborrez eta banderolaz zikinduta daudelako haserre, mendekua hartu eta … [Irakurri gehiago...] about “MENDI TONTORREAN” – LUGARITZ – (DONOSTIA)
euskal antzerkia
“LUR” – GASTESZENA EGIA KULTUR ETXEA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, zortzi urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarntzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirigarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majikoaren bila. Itxuraz aventura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bare aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere Ane, mutila da. FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria: Getari Etxegarai Aktoreak: Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti, Nerega Gorriti Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal Argiztapen diseinua: David Alcorta Musika konposizioa: Pascal Gaigne Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta Ekoizpena: Xake produkzioak … [Irakurri gehiago...] about “LUR” – GASTESZENA EGIA KULTUR ETXEA – (DONOSTIA)
“ERLAUNTZA” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
SARRERAK EROSI Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… FITXA ARTISTIKOA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo TESTUA eta ZUZENDARITZARI LAGUNTZAILEA: Kepa Errasti ESZENERATZE ESPAZIOA: Fernando Bernues ESZENOGRAFIA eta ATREZZO EGILEA: Edi Naudó ARGIZTAPEN DISEINUA: Andoni Mendizabal ARGAZKIA: David Salvador/Javier Gómez Zapiain AKTOREAK: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. EKOIZPEN ZUZENDARIA: Ana Pimenta … [Irakurri gehiago...] about “ERLAUNTZA” – AMAIA ANTZOKIA – (ARRASATE)
“DESENTXUFATUAK” – SAROBE AEG ARETOA – (URNIETA)
Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. “Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eskenatokian.Baina euskera ikasle ez direnentzat ere. Euskaldun guztion islaere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta… bai, sexua, jakina! “DESENTXUFATUAK”, “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” eta “Larruaizetara” antzezlanen eskenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eskenarik arrakastatsuenetaz baliatuz kalitatea konzentratua eskeintzeko.Ez Dok Hiru-ren funtsa “unplugged” … [Irakurri gehiago...] about “DESENTXUFATUAK” – SAROBE AEG ARETOA – (URNIETA)
“TIEMPOS MEZQUINOS” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Ekoizpen berri hau antzokiko eremu desberdinetan egingo den proposamena da, publikoaren mugikortasunarekin eta hurbiltasunarekin. Hainbat emanaldi eskainiko dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, ia bi hiletan. Denise Despeyrouxen jatorrizko testua da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta. Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko. Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria FITXA … [Irakurri gehiago...] about “TIEMPOS MEZQUINOS” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“GHERO: AZKEN EUSKALDUNA” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)
SARRERAK EROSI 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hiskuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea.... Bederatzi istorio, bedertzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta. Fitxa Artistikoa Dramaturgia: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza Eskenografia: Ana Garay Musikagilea: Iñaki Salvador Argi … [Irakurri gehiago...] about “GHERO: AZKEN EUSKALDUNA” – HERRIKO ANTZOKIA – (ELGOIBAR)