Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun. Utzi TONBOLA honi zuregatik erabakitzen. TONBOLA ikuskizunak KALEKO KABARETA eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki. TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!” -BIZITZA TONBOLA BAT DA- ideia abiapuntu hartuta hasi ginen TONBOLA eraikitzen. Nork esango zigun orduan, kontzeptu horren egiak gaur horren krudel eragingo zigunik? Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. Hitz egin nahi genuen askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz… Nork esango zigun orduan, … [Irakurri gehiago...] about “TONBOLA” – HERRIKO PLAZA – (AZPEITIA)
euskal antzerkia
“PIRATEN ISTORIO BAT” – ARENAL – (BILBAO)
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan. PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa. … [Irakurri gehiago...] about “PIRATEN ISTORIO BAT” – ARENAL – (BILBAO)
“ZALDI URDINA” – FRONTOIA – (AULESTI)
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – FRONTOIA – (AULESTI)
“¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – PALACIO EUSKALDUNA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. FITXA ARTISTIKOA Texto: David Caiña Dirección: Gorka Mínguez y David Caiña Intérpretes: Maribel Salas , Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina Producción: Erre … [Irakurri gehiago...] about “¿CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO?” – PALACIO EUSKALDUNA – (BILBAO)
“LOSERS” – ZALLA ANTZOKIA – (ZALLA)
SARRERAK EROSI Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute... FITXA ARTISTIKOA Egilea: Marta Buchaca Bertxioa: Jordi Galceran Zuzendaria: Begoña Bilbao Antzezleak: Jon Plazaola, … [Irakurri gehiago...] about “LOSERS” – ZALLA ANTZOKIA – (ZALLA)
“TONBOLA” – ONDARRETA IKASTETXEKO PATIOA – (ANDOAIN)
Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun. Utzi TONBOLA honi zuregatik erabakitzen. TONBOLA ikuskizunak KALEKO KABARETA eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki. TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!” -BIZITZA TONBOLA BAT DA- ideia abiapuntu hartuta hasi ginen TONBOLA eraikitzen. Nork esango zigun orduan, kontzeptu horren egiak gaur horren krudel eragingo zigunik? Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. Hitz egin nahi genuen askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz… Nork esango zigun orduan, … [Irakurri gehiago...] about “TONBOLA” – ONDARRETA IKASTETXEKO PATIOA – (ANDOAIN)