SARRERAK EROSI Zaporeak, usainak eta ehundurak frustrazioarekin, oroimenekin eta inoiz bete ez ziren itxaropenekin nahasten diren masterclass-a da El Chef. Gastronomiaren eta komediaren artean, Chef horrek bere trukuak eta dezepzioak, bere teknikak eta ilusioak, konpartituko ditu gurekin, aldi berean gure dastamena, gure usaimena eta drama ulertzeko dugun modua piztuz; balio duenak balio duela, eta balio ez duenak irakatsi egiten duela dioen esamoldea berretsiz. Izan ere, bizitza, sukaldearekin gertatzen den bezala, garratza izan daiteke, baina beti daukagu puntutxo gozoagoa bilatzeko aukera. FITXA TEKNIKOA: Egilea: David Caiña Antzezlea: Gorka Mínguez Zuzendaritza: Gorka Minguez & David Caiña Jantziak: Zapatitos de Charol Argiztapena: Arantza Heredia Konpainia: Erre Arteka Maskarada … [Irakurri gehiago...] about “EL CHEF” – SALA CÚPULA – (BILBAO)
euskal antzerkia
¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA? – PABELLON 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Aktore talde batek Ana García ezagutzen du. Neska bilbotar honek udak Castellongo Vinaroz herrian igarotzen zituen- Vinarós, valentziarrez esan ezkero-. Batzuek Ana ezagutzen zuten, beste batzuek Vinarós eta beste batzuek Ana Vinarósen. Ana hantxe bertan hil zen, eta antzezle talde honek bere berri izan nahi du. Ikerketa honetatik abiatuko gara gorputz "hutsalen" kontrako indarkeriaz hitz egiteko: alegia, emakumeen, umeen, transexualen... eta abar luze baten kontrako indarkeriaz. Herri eta hirietan egin den gorputz horien ehizaz dihardigu. Fitxa artistikoa Testua: Javier Liñera. Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo. Zuzendaritza: Borja Ruiz. Zuzendari laguntzailea: Juana Lor. Antzezleak: Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez. Zuzendari merezidunak: Ana García, Alex Gibaja. … [Irakurri gehiago...] about ¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA? – PABELLON 6 – (BILBAO)
“PROZAK” – PLAZA REKALDE – (BILBAO)
Batere ohikoa ez den familia baten bitartez egoera burugabez beteriko unibertsoan murgilduko gara, oharkabean familia horren parte bihurtu arte. Antidepresibo osasuntsu eta eraginkorra dakarkizuegu, BARREA eta EMOZIOA. Gure PROZAK propioa pilula ikusgarrian. Ikusle guztientzako ikuskizuna, umoreak eta zirkuak bat egiten dute eta akrobazia, aereoak eta objetuen manipulazioak betiko zirkuaren “troupe”-ak gogora ekarriko ditu. FITXA ARTISTIKOA: EGILEA: Malas Compañías Zirko Taldea ZUZENDARITZA: Maite Guevara ESZENOGRAFIA: Peccata Minuta JANTZIAK: Mónica Ausín ANTZEZLEAK: Mikel Pikaza, Maite Guevara, Javier Garcia, Koldo Arakistain, Ariñe Azkue … [Irakurri gehiago...] about “PROZAK” – PLAZA REKALDE – (BILBAO)
“JULE” – PARQUE BENGOLARRA – (ZIGOITIA)
Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai. Familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da Jule. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko Hortzuma Teatroaren modu berezia nabarmen ageri dira. Fitxa artistikoa Sorkuntza: Hortzmuga Teatroa Aktoreak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa Soinu-teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre Musika-zuzendaritza eta -konposizioa: Aranzazu Calleja … [Irakurri gehiago...] about “JULE” – PARQUE BENGOLARRA – (ZIGOITIA)
“LOSERS” (GALTZAILEAK) – IKUSGARRI ARETOA – (LEKEITIO)
SARRERAK EROSI Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute... FITXA ARTISTIKOA Egilea: Marta Buchaca Bertxioa: Jordi Galceran Zuzendaria: Begoña Bilbao Antzezleak: Jon Plazaola, … [Irakurri gehiago...] about “LOSERS” (GALTZAILEAK) – IKUSGARRI ARETOA – (LEKEITIO)
“GORBEIAREN TAUPADAK” – SARRAGOA ONDATEGI – (ZIGOITIA)
“Taupadak” Teatro Panta Rhei Antzerkiaren proposamen berria da Zigoitian Festikale 2020 egiteko. Ondare naturaleko paisaia batean Lur Biziari eta Gizateria Kontzienteari eskainitako adierazpen artistikoa da, dotoretasunez eta bakuntasunez Land-Art, dantza, performancea, zuzeneko musika, drama eta poesia uztartzen dituena. 20 artista baino gehiagorekin, berrikuntza eszenikoko esperientzia harrigarri honek Unibertso Naturalaren eta Arte Garaikidearen balioak goraipatzen ditu. “Taupadak” emanaldiak begirada berri bat aldarrikatzen du, espazio naturalen eta landaingurunearen gaineko pertzepzio estetiko eta komunitario berritua aldarrikatzen du. Bizitza naturalaren balioen barneko aitorpena eskatzen du. Arte garaikidea sustatzen du, era guztietako ikusleak sentsibilizatuz. Jatorrizko bizi- eta aisiaohitura osasungarriak sustatzen ditu. “Arte Bidezidor” berriak irekitzen ditu gure sentsibilitatea naturaltasunez eta poztasunez laztantzen duten esperientzia sortzaileetarantz. Heraklitok … [Irakurri gehiago...] about “GORBEIAREN TAUPADAK” – SARRAGOA ONDATEGI – (ZIGOITIA)