SARRERAK EROSI ESTRENALDIA GAZTELERAZ Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi … [Irakurri gehiago...] about “SIMPLICISSIMUS KABARET” – ESTRENALDIA GAZTELERAZ – BARAKALDO ANTZOKIA – (BARAKALDO)
euskal antzerkia
“ZALDI URDINA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
SARRERAK EROSI Sinopsia Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
“NI, MUNDUKO TXARRENA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI 1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ainara Ortega, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi … [Irakurri gehiago...] about “NI, MUNDUKO TXARRENA” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
“UBÚ, FINANTZEN ERREGE” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
SARRERAK EROSI UBU, FINANTZEN ERREGE (gazteleraz) Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak estreinatu berri du Ubu, finantzen errege antzezlana. Ramon Bareak zuzendutako lana, RAUL Quirós Molinaren bertsio batetik abiatutu dute lana, beti era Alfred Jarryren testua oinarrian izanik. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira antzezlaneko protagonistak. Protagonista Ubu da, munduaren jaun eta jabe izan nahi duena. Kosta ala kosta aberasteko grinarekin, azpijokoan eta gezurretan ibiliko da. Alazne izan dugu bide lagun. FICHA ARTÍSTICA Intérpretes: Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martín Gómez, Arnatz Puertas y Leire Ormazabal. Texto: Alfred Jarry, versión de Raúl Quirós Molina. Música y espacio sonoro: Naiel Ibarrola. Diseño y producción de sonido: Lander Macho. Diseño de iluminación: Fernando … [Irakurri gehiago...] about “UBÚ, FINANTZEN ERREGE” – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
“EL PATIO DE MI CASA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan…arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean. Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da PATIOA: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz. Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta … [Irakurri gehiago...] about “EL PATIO DE MI CASA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
“IKIMILIKILIKLIK” – SEMINARIXOAN -(BERGARA)
SARRERAK EROSI Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. Fitxa Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca Eszenografia: Ikerne Giménez Musika: Adrián García de los Ojos Jantziak: Rosa Solé Argiztatzea: Javi Kandela Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi Produkzioa: Marie de Jongh … [Irakurri gehiago...] about “IKIMILIKILIKLIK” – SEMINARIXOAN -(BERGARA)