SARRERAK EROSI Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte) Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera … [Irakurri gehiago...] about “KORTXOAREN DILEMA” – ZELAI ARESTI ARETOA – (ZUMARRAGA)
euskal antzerkia
“MIÑAN” – MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte:anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu;pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Fitxa artistikoa: Egileak: Ibrahima Balde, Amets Arzallus Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker Zuzendari artistikoa: Ander Lipus Zuzendari laguntzailea eta koregorafia: Philippe Ducou Taula zuzendaritza: Manex Fuchs Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye … [Irakurri gehiago...] about “MIÑAN” – MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
“HEISENBERG” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
SARRERAK EROSI Ciare Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 72ko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Clarek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jalas zoragarri baten hasiera. Heisenberg lanarekin, Simon Stephensek erakutsi nahi digu zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen gizakion arteko konexioa. Egilea: Simon Stephens. Antzezleak: Ramón Agirre, Naiara Arnedo. Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués. Zuzendari laguntzailea: Naiara Arnedo. Argiztapen diseinua: David Bernués. Jantzitegia: Ana Turrillas. … [Irakurri gehiago...] about “HEISENBERG” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
“MIÑAN” – SAROBE ARTE ESCENIKOEN GUNEA – (URNIETA)
SARRERAK EROSI «Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du migratzaileen odisea» Amets Arzallus Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Sorkuntza: Ibrahima Balde – Amets Arzallus. Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker. Zuzendaritza: Ander Lipus. Zuzendaritza eta koreografia laguntzailea: Philippe Ducou. Aktore … [Irakurri gehiago...] about “MIÑAN” – SAROBE ARTE ESCENIKOEN GUNEA – (URNIETA)
“AI GURE JUANETEAK” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
"Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobetzeko eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak. Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa. Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baño txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezalako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat. Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan. Barka nazatela hilda daudenek. Gaztiga nazatela bizi direnek". Patxo Telleria Esaniko hitzak "Esaniko hitzak" estilo berria da, mundu … [Irakurri gehiago...] about “AI GURE JUANETEAK” – KURTZIO KULTUR ETXEA – (SOPELA)
“AI GURE JUANETEAK” – CENTRO CULTURAL LUGARITZ – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI "Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobetzeko eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak. Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa. Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baño txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezalako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat. Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan. Barka nazatela hilda daudenek. Gaztiga nazatela bizi direnek". Patxo Telleria Esaniko hitzak "Esaniko hitzak" estilo berria … [Irakurri gehiago...] about “AI GURE JUANETEAK” – CENTRO CULTURAL LUGARITZ – (DONOSTIA)