Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, alde biotako ofizialek (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mespretxua aireratzen duten bitartean; gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal bat fusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte; une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberalen eta karlisten arteko liskarraldi batean irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen. Eszena horiek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa … [Irakurri gehiago...] about “LA PÁZ ESTÉRIL” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA) [ESTRENO]
estreno
TANTTAKA TEATROAK AMERICA ZEHARKATZEA ESKAINIKO DU URTARRILAREN 30EAN BERE AZKEN ESTREINALDIAREKIN
Tanttaka Teatroak 'El viaje a América' estreinatuko du Muxikebarrin (Getxo) urtarrilaren 30ean, eta Miren Arrieta eta Nerea Mazo ditu protagonista, Patxo Telleriaren testuarekin eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Halaber, zuzendari laguntzailea Vito Rogado izan da eta eszenografia Fernando Bernúesek egin du. Erritmo biziko ikuskizuna da, pertsonaia-aldaketa biziekin, gaztelaniaz/euskaraz eta ingelesez, eta abestiak eta zuzeneko musika ditu. Hurrengo geldialdia otsailaren 5ean izango da, Leioan, 19:00etan. Jone eta Maria nerabeen istorioa da. Estatu Batuetara bidaiatuko dute, ikasturte batez han ikasteko. Bi nerabeak oso ezberdinak dira, eta ez dute elkar ulertzen. Jonek iritzi positiboa du “Estatu Batuetako bizimoduaz”; Mariak, ordeak, aurreiritzi ugari ditu yankien aurka. Aireportuan daudela, norbaitek maletak eta dokumentazioa lapurtuko dizkio Joneri, eta poliziak atxilotu egingo du legez kanpoko immigrante latindarra dela argudiatuz. Hizkuntza-arazoak eta … [Irakurri gehiago...] about TANTTAKA TEATROAK AMERICA ZEHARKATZEA ESKAINIKO DU URTARRILAREN 30EAN BERE AZKEN ESTREINALDIAREKIN