SARRERAK EROSI Sinopsia Koreografia-obra honetan, aktore bat da talde horietako baten buruzagia, eta politikaria, teledendako aurkezlea edo Gran hermano programaren taldeko burua balitz bezala eragiten die besteei. Halaber, dantzari-taldearen jarrera eta eraldaketa zehaztuko dituzten ekintzak zuzentzen ditu, ironia erabiliz. Bada, dantzariek barneko gatazka horiek guztiak azaleratuko dituzte, gorputz-hizkuntzaren bitartez. Solasaldia antzezpena bukatutakoan Fitxa Koreografia : Jordi Vilaseca Interpreteak: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Aritz López, Begoña Martín, Maddi Muñoz … [Irakurri gehiago...] about “OTSOA” – GAZTESZENA – (DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN)
dantza
“BIZ HITZA” – VICTORIA EUGENIA – (DONOSTIA)
SARRERAK EROSI Sinopsia Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren testuinguruan, euskara batuaren historia dantzatua. "Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera? Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Ficha Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz Gidoia: Xabi Paya Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe Koreografiak: Aukeran DK Koreografi laguntzailea: Natxo Montero Musika sorkuntza: Aitor Etxebarria Eszenografia : Carlos Solano Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi Dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ekain Kazabon, Maier … [Irakurri gehiago...] about “BIZ HITZA” – VICTORIA EUGENIA – (DONOSTIA)
“ERRIMAK BI OINETAN” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz. Fitxa Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide Koreografia: Talde sorkuntza Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur … [Irakurri gehiago...] about “ERRIMAK BI OINETAN” – SOREASU ANTZOKIA – (AZPEITIA)
“GORPUZTU” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
SARRERAK EROSI Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa. Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu. … [Irakurri gehiago...] about “GORPUZTU” – KULTUR LEIOA – (LEIOA)
“GAUEKOAK” – TEATRO BARAKALDO – (BARAKALDO)
SARRERAK EROSI Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten pizti horiek dira, bizitza geratzen den garaian pizten direnak. Gauekoak dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna; ibilbide oso bati musika eta dantzaren bidez begirada bat eskainiko dion ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta petsonala. Fitxa Egilea: Jon Maya eta Mireia Gabilondo Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, I. Galván Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Antzezleak: Jon Maya, Izaro, Arkaitz Miner Jantzi diseinua: Ana Turrillas Argi diseinua: David Bernués Eszenografia diseinua: Fernando Bernués Musika: Xabi Erkizia. Zuzenean: Arkaitz Miner Ekoizpena: Nagore Martínez, Doltza Oararteta Argi eta soinu teknikaria: David Bernués, Daniel Bernués, Ángel Agüero … [Irakurri gehiago...] about “GAUEKOAK” – TEATRO BARAKALDO – (BARAKALDO)
“GAUEKOAK” – ARRIONA ANTZOKIA – (ELORRIO)
Kukai Dantza bueltan da Arriaga Antzokian, Gauekoak proiektuarekin, konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan. Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez. Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk. Fitxa artistikoa Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo Dantzaria: Jon Maya Sein Musikaria (zuzenean): Arkaitz Miner Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren Ilustrazioak: Maite Mutuberria … [Irakurri gehiago...] about “GAUEKOAK” – ARRIONA ANTZOKIA – (ELORRIO)