Udalaren Antzoki Sareak, ATALAK sarearen bazkide den aldetik eta dantza garaikidea babestu eta zabaltzeko helburu estrategikoarekin, Ikuspegiak proposamena aurkeztuko du, Principal antzokiaren espazioetan egingo diren bi saiotan. 2022ko ekainean eta abenduan, Atalak sarearen proposamen berriak aurkeztuko ditu Gasteizko Udalaren Antzoki Sareak, publiko mota ezberdinei zuzendurik eta formatu ezberdinetan, dantza garaikidearen ezagutzan sakontzeko. Dosierra Mugaz haraindiko ATALAK sareak, dantza garatzeko eta profesionalizatzeko Dantzaz zentroak gidatuta, eta Dantzerti arte dramatikoko eta dantzako eskolarekiko lankidetzan, honako gai hauei buruz hausnartzea proposatzen digu: Nola sortu dantza leku ez-eszenikoetan? Nolako dramaturgiak sortzen dira? Nola inplikatu publikoaren begiradak? Ildo horri jarraituz, martxoaren 31n dantza ibiltariko bi saio (19:00etan eta 20:00etan) egingo dira egingo da Principal antzokian, bata atondoan eta bestea edaritegian; guztiz esklusiboak … [Irakurri gehiago...] about “ATALAK 2.0: PERSPECTIVAS” – TEATRO PRINCIPAL – (GASTEIZ)