Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara. Fitxa Egilea: Formol Laborategia Zuzendaria: Edurne Azkarate Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren Bidelagunak: Metrokoadroka Sormen Laborategia Dramaturgia: Formol … [Irakurri gehiago...] about “ALBUM” – BILBOROCK – (BILBAO)
antzerkia
“SEXBERDINAK” – BITERI KULTUR ETXEA – (LARRABETZU)
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta. Fitxa artistikoa Zuzendaria: Mireia Gabilondo Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta Espazio eszenikoa: Fernando Bernués Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano Jantziak: Ana Turrillas Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez - Dock Studio Koordinazio teknikoa: Acrónica … [Irakurri gehiago...] about “SEXBERDINAK” – BITERI KULTUR ETXEA – (LARRABETZU)
“GHERO, AZKEN EUSKALDUNA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
SARRERAK EROSI 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hiskuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea.... Bederatzi istorio, bedertzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta. Fitxa Artistikoa Dramaturgia: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza Eskenografia: Ana Garay Musikagilea: Iñaki Salvador Argi … [Irakurri gehiago...] about “GHERO, AZKEN EUSKALDUNA” – SERANTES KULTUR ARETOA – (SANTURTZI)
“OCAÑA” – ESTREINALDIA – ARRIAGA ANTZOKIA
SARRERAK AGORTURIK Bartzelona, 70eko hamarkada. Frankoren diktaduraren azken urteak. Jose Perez Ocaña pintore sevillarrak bere lanak ateratzeko eta mundua aldatzeko borrokatu zuen. Borroka politiko batekin eta aldarrikapen homosexualarekin hertsiki lotuta, gertakari ezagunetan nahastuta egon zen Kataluniako hiriburuko Las Ramblas auzoan. Maitasunik eza eta inoiz ulertu ez zuen gizarte baten mespretxua bizi izan zituen pertsonaiak. Orain, Ocaña bueltatu da, istorio hau beti kontatu behar izan zelako. FITXA Dramaturgia: Unai Izquierdo Zuzendaria: Maria Goirizelaia Antzezleak: Unai Izquierdo, Itziar Lazkano, Mikel Losada eta Diego Pérez Bisualak: Gheada Argien diseinua: David Alcorta Jantzien diseinua: David F. Carrasco Diseinu grafikoa eta eszenografia: Ane Pikaza Ekoizleak: Pabellón 6 … [Irakurri gehiago...] about “OCAÑA” – ESTREINALDIA – ARRIAGA ANTZOKIA
“TXARRIBODA” – AMAIA ANTZOKIA (ARRASATE-MONDRAGÓN)
SARRERAK EROSI Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du. >> IRAKURRI GEHIAGO... Fitxa Artistikoa Textua: Agurtzane Intxaurraga, partiendo de las improvisaciones de los actores Itzulpena: Agurtzane Intxaurraga … [Irakurri gehiago...] about “TXARRIBODA” – AMAIA ANTZOKIA (ARRASATE-MONDRAGÓN)