SARRERAK EROSI Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Fitxa Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga Zuzendaritza: Ximun Fuchs Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier … [Irakurri gehiago...] about “ZALDI URDINA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
antzerkia euskeraz
“PINOCCHIO” – NIESSEN KULTURGUNEA – (ERRENTERIA)
Moby Dick eta Ulisesen Bidaia lanekin hasitako bidea jarraituz, Gorakadak Pinotxo aukeratu du kalitate goreneko beste proposamen arriskutsu bat plazaratzeko. Izan ere, Gorakada ezaguna baita eszena eta dramaturgia lantzeko duen trebetasunagatik. Euskal konpainiaren Pinocchio naturaren indarra modukoa da, benetako Pinocchio bat, pragmatikoa bezain bihurria, baina baita argia eta sanoa ere. Pieza honetan gogor borrokatu beharko du, bai bere buruaren kontra, baita ikasteko beharra daukan gizarte honen kontra ere, hura aldatzen saiatuko delako. Fitxa Egilea: CARLO COLLODI Egokitzapena: JULIO SALVATIERRA ETA KIKE DIAZ DE RADA Itzulpena: IDOIA BARCELO Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCIA Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA Musika: FRAN LASUEN Antzezleak: PAKO REVUELTAS AROA BLANCO NEREA ARIZNABARRETA PAU TORRES Argi diseinua: ION CHAVEZ Eszenografia: IKERNE GIMENEZ ETA ALEX DIAZ Jantziak: IKERNE GIMENEZ Eszenografia-eraikuntza: … [Irakurri gehiago...] about “PINOCCHIO” – NIESSEN KULTURGUNEA – (ERRENTERIA)
“NI, MUNDUKO TXARRENA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
SARRERAK EROSI 1695. Santa Paula komentua izurriteak jo du. Sor Juana Ines de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Haren ahizpek Elizari aurre egitea aurpegiratzen diote. Aitorleak gizakiak Jainkoa baino maiteago izatea aurpegiratzen dio. Juanak galdetzen dio bere buruari merezi ote zuen denari eta denei aurre egitea libre izateko emakume eta idazle gisa. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia, eta amaiera bat zeinarentzat ikus-entzuleek baizik ez baitute erantzuna. Fitxa Egilea: Antonio Muñoz de Mesa Zuzendaria: Olga Margallo Jatorrizko musika: Iñaki Salvador Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ainara Ortega, Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia, Itxaso Quintana Jantziak: Lola Trives Eszenografia: Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano Koreografia: Maitane Zalduegi Konpainia: Vaivén Producciones … [Irakurri gehiago...] about “NI, MUNDUKO TXARRENA” – ITSAS ETXEA AUDITORIUM – (HONDARRIBIA)
“RITA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
SARRERAK EROSI Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena. Fitxa Egilea: Willy Rusell Moldaketa: Aitziber Garmendia Itzulpena: Martin Agirre Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi Antzezleak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza Eszenografria diseinua: Asier Sancho Janzkera: Cristina Martinez Argitazpenaren diseinua: Julen Zaballa Musika: Audionetwork Zuzendaritza teknikoa: Josean Jaramago Eszenografiaren errealizazioa: Escénica integra … [Irakurri gehiago...] about “RITA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – (DURANGO)
“LUNATICUS CIRCUS” – CASA DE CULTURA – (BERRIZ)
Pirú, Nico eta Anton, hiru arlote abandonatutako karabana zahar batean elkartu dira. Indarrak batzea eta irudimena zorroztea erabakiko dute, zirku ibiltari txiki bat sortzeko. Mundua gutxi batzuek gobernatzen dutela kontatu nahi dute, ogro hutsen gisara jokatzen dutela eta beren urre-mendi gero eta handiagoak metatzean baino ez dutela pentsatzen. Lunaticus Circus amets eta barre egiteko zirkua izango da, errealitatea eraldatzera jolasteko. Fitxa Antzezleak: Tomás Fdez. Alonso, Alberto Sebastián o Aitor de Kintana, Ramón Monje o Fernando Madrazo Argia: Kandela Iluminación Eszenografia y diseinua: Ikerne Gimenez Eszenografia: Eskenitek Atrezzoa: Ana Fernández Jantziak: Mª Pilar López Argiaren diseinua: Javier García, Asier Calahorro Musika: Ramón Molins, Mª Pilar López Proyekzioa: Begonya Ferrer, Molins Melons Magia: Asier Kidam Dramaturgia: Tomás Fdez. Alonso, Ramón Molins Zuzendaria: Ramón Molins, Tomás Fdez. Alonso … [Irakurri gehiago...] about “LUNATICUS CIRCUS” – CASA DE CULTURA – (BERRIZ)
“TONBOLA” – ERREKALDEKO PLAZA – (LEIOA)
Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun. Utzi TONBOLA honi zuregatik erabakitzen. TONBOLA ikuskizunak KALEKO KABARETA eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki. TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!” -BIZITZA TONBOLA BAT DA- ideia abiapuntu hartuta hasi ginen TONBOLA eraikitzen. Nork esango zigun orduan, kontzeptu horren egiak gaur horren krudel eragingo zigunik? Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. Hitz egin nahi genuen askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz… Nork esango zigun orduan, … [Irakurri gehiago...] about “TONBOLA” – ERREKALDEKO PLAZA – (LEIOA)