COMPRAR ENTRADAS - UNIKO Paul etxeko erregea da, Irati, arreba, jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera. ÚniKo 6 urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da, eta anaia-arreba baten jaiotzagatiko zeloek haurrarengan eta gertuko ingurunean zer eragin dezaketen adieraztea du helburu. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko dugu komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurrez behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe. Fitxa teknikoa Egilea eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte Antzezleak: Aitor de Kintana, Ainara Unanue, Maite Bayon Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez Musika: Bingen Mendizabal Argiztapenaren diseinua: David Alcorta Ekoizpena: Teatro Paraíso … [Irakurri gehiago...] about “UNIKO” – ARRIOLA ANTZOKIA – (ELORRIO)
antzerkia euskeraz
“PIRATEN ISTORIO BAT” – GARAI LORATEGIA PLAZA – (BILBAO)
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan. PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa. … [Irakurri gehiago...] about “PIRATEN ISTORIO BAT” – GARAI LORATEGIA PLAZA – (BILBAO)
“ILUNTZEN” – FRONTÓN DE AULESTI – (AULESTI)
ADEL 2021 - ArteDrama Euskal Laborategia Topaketen baitan. Ibai baten ertzean dagoen herri batean bizi dira Erramun Joakin, Mari Pili eta Shepherd Jauna. Beraiekin dago Cristobal ere, ibaia gurutzatu nahi duen jendea laguntzeko prest dagoen erraldoia. Kezkaturik daude herria husten ari delako; jendez gutxitzen … Garai batean aberatsa izandako lekua, iluntzen ari da. Iluntasuna nagusitzen ari da. Ez da ontzirik gerturatzen aspaldian. Ez dute bisitaririk jasotzen. Eta Enara, argia ematen dien gaztea ere, kanpora joatekoa dela jakitean, etsipena eta kezka nagusitzen dira. Nola eragotzi herria itzaltzea?Nola biziraun? Azkarregi doanarentzat geldirik dagoena desagertzen da; desegin? Zaharkitzen dira herriak. Gazteek ihes egiten diote, halabeharrez, zerbait hobearen bila, edo ez dutelako bertan beraien lekurik aurkitzen. Garai batean aberatsa izandakoak, aberastasunak zabaldutakoa, kanpotik aberatsak ere erakarritakoak, isolaturik gelditzen ari dira; bizirauteko ia esperantzarik gabe. … [Irakurri gehiago...] about “ILUNTZEN” – FRONTÓN DE AULESTI – (AULESTI)
“LURRUN MINEZ” – FRONTÓN DE AULESTI – (AULESTI)
LURRUN-MINEZ hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. hiruki arrosa. Daviden erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. lurrun arteandesioak,jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak,boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira. Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan Ian egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon Behar Rake saunak, baina Alexek bare kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Baste pertsonaiak iritsi ahaia, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira. askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte. Parranda orgia.stikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta rninek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. … [Irakurri gehiago...] about “LURRUN MINEZ” – FRONTÓN DE AULESTI – (AULESTI)
“EZ DOK HIRU (AKUSTIKOA)” – TEATRO CAMPOS ELISEOS – (BILBAO)
SARRERAK EROSI - EZ DOK HIRU (AKUSTIKOA) TARTEAN TEATROAk, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), EZ DOK HIRU ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du. Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria. Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos … [Irakurri gehiago...] about “EZ DOK HIRU (AKUSTIKOA)” – TEATRO CAMPOS ELISEOS – (BILBAO)
“ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – DURANGO (ESTRENO)
SARRERAK EROSI - ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. Egilea: Jean Gionno Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García Itzulpena: Idoia Barceló Zuzendaria José Carlos García Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada Musika konposizioa: Fran Lasuen Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez Irudiak: Maialen Belaustegoitia … [Irakurri gehiago...] about “ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA” – SAN AGUSTIN KULTURGUNEA – DURANGO (ESTRENO)