Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko. Fitxa artistikoa: Egilea: HARKAITZ CANO Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: FERNANDO BERNUÉS Aktoreak: MIREN ARRIETA, SARA COZAR, ASIER HERNÁNDEZ Jantziak: ANA TURRILLAS Irudiak: ISABEL HERGUERA Argiztapena: DANI BERNUÉS … [Irakurri gehiago...] about “MUNDUA PITZATUTA DAGO BAINA HANTXE GABILTZA OINEZ” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
antzerkia euskaraz
“ALMAZENEAN” – CENTRO CULTURAL ARERIA – LAZKAO
SARRERAK EROSI Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta haren lekuan sartuko den langilea, ezinbestean, bost egunez elkarrekin egongo dira lantokian, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza horien guztien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da, eta komunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen. Fitxa artistikoa Egilea: DAVID DESOLA Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI Itzulpena: MARTIN AGIRRE Aktoreak: IKER GALARTZA, ZUHAITZ GURRUTXAGA Eszenografia: ASIER SANCHO SENOSIAIN Eszenografia … [Irakurri gehiago...] about “ALMAZENEAN” – CENTRO CULTURAL ARERIA – LAZKAO
“TU-TUM PLATZ!”- EL CIEGO
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere "stand up" formatuko bakarrizketari heldu dio; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu jakiteko ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu egin den. Fitxa teknikoa Aktorea: Jon Plazola Ekoizpena: Txalo Produkzioak, Lamandanga Iraupena: 70 minutu … [Irakurri gehiago...] about “TU-TUM PLATZ!”- EL CIEGO
“ALI BABA ETA 40 LAPURRAK”- AITA MARI ANTZOKIA – ZUMAIA
SARRERAK EROSI Ali Baba Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrak bertan sartu, ostutako urre zakuak barruan utzi eta alde egindakoan, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu Ali Babak: “ireki zaitez sesamo”. Urrezko txanponez betetako ehunka zaku daude kobazuloan, baina zuhurtziaz jokatu, eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du, lapurrek ez dezaten antzeman norbaitek kobazuloko sekretua deskubritu duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera hortik aurrera. Baina Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta 40 lapurren zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute, ordea. Eta hortik aurrera, 40 lapurrak kobazuloko sekretua nork deskubritu … [Irakurri gehiago...] about “ALI BABA ETA 40 LAPURRAK”- AITA MARI ANTZOKIA – ZUMAIA
“FAMILIA SAREKADA” – NIESSEN KULTUR GUNEA – ERRENTERIA
SARRERAK EROSI Zenbateraino lotsatzen zara zeure intimitateaz algoritmoen moral puritanoak epaitzen zaituenean? Familia sarekada (inorekin ez fidatzeko moduko komedia) kutsu dramatikoa duen testu komikoa da, eta gure bizitzaren isla bihurtu diren enpresa teknologiko handien algoritmoen totalitarismo puritanoa aztertzen du. Familia sarekada (inorekin ez fidatzeko moduko komedia) beharrezkoa den komedia da, sareetan egoteagatik ordaindu beharreko prezio gisa autozentsura onartzen ari garen ikusle-masa batentzat. Sareetan ez bazaude ez zara existitzen, baina egoteko zure irudi auto-zentsuratua sortu behar duzu. Autozentsurak pobretze intelektuala eragiten du beti, eta hori aprobetxatuko dugu komedia tonuan erretratatzeko. Komedia basatia Interneteko pribatutasunaren jazarpen eta suntsiketaren garaian. Fitxa artistikoa Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera. Euskarazko antzerki abonamendua. Iraupena: 70 minutu. Prezioa: 15 €. Konpainia: … [Irakurri gehiago...] about “FAMILIA SAREKADA” – NIESSEN KULTUR GUNEA – ERRENTERIA
“ALTSASU” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI) [EUSKARAZ]
COMPRAR ENTRADAS - ALTSASU 2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten. COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; … [Irakurri gehiago...] about “ALTSASU” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI) [EUSKARAZ]