Deskribapena
2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua…) diru-laguntzak emateko araubidea ezarriko da.
Modalitatea: Hitzartutako zirkuituetako produkzio
- Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2019/03/16-2019/04/15)
Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdiaren pertsona edo erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan 2019ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten ekoizpen hauetara bideratuta daude:
- 2019ko uztailaren 1etik aurrera eta 2020ko azaroaren 30a baino lehen estreinatutako ekoizpen-proiektuak. Kalean programatuko diren proiektuen kasuan, 2019ko maiatzaren 16tik aurrera estreinatu ahal izango dira.
- SAREA Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako antzerki-bira aurkeztea, estreinaldia egin eta lau hilabeteko epean egitekoa.
Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
- Baldin eta antzerki-birarako ezarritako lau hilabeteko epeak barne hartzen baditu urteko lehen eta azken astea, 15 egun luzatuko da.
Ikuskizunaren aretoko estreinaldia uztailean edo abuztuan egiten bada, antzerki-birarako epea abenduaren 31n bukatuko da. - Sarearekin hitzartutako emanaldiak behar bezala egiaztatuta egotea kontratu bidez, aurrekontratu bidez, kontratua egiteko hitzemate bidez edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein behartze-dokumenturen bidez.
Aurrekontuko zuzkidura
280.000
Prestazio ekonomikoa
- 200.000 euro antzerki-eremurako eta 80.000 dantza-eremurako.
- Aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) %50era irits daitezke, gehienez.
- Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du. Diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzera %50.
- Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako ardueraren kostuaren %70.
- Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
Pertsona juridiko pribatuak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Legez eratuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko
Betekizunak
- Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: Informazio xehetua
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehetua
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea