Deskribapena
2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua…) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.
Modalitatea: Produkzioak I eta banaketa. Ekoizpen eszenikoak eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak
- Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2019/03/16-2019/04/15)
Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak
Proiektu horiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
- 2019ko martxoaren 30a baino beranduago eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekoizpen- eta sorkuntza-proiektuak izatea.
- Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketa-plan bat aurkeztea, banaketa-plana estreinaldia baino hiru hilabete lehenago hasi ahalko da.
Gainera baldintza heutako bat bete beharko dituzte:
- Izaera profesionaleko lehen proiektuak
- Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak
- Espezifikoki ikerketara eta esperimentaziora zuzendutako obrak
Aurrekontuko zuzkidura
200.000
Prestazio ekonomikoa
- 100.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari eta 100.000 dantza-eremuari.
- Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 35.000 eurokoa izango da:
- Ekoizpena egitera zuzendutako diru-laguntza ezin izango da izan 25.000 eurotik gorakoa, ezta aurkeztutako aurrekuntuaren %70etik gorakoa ere. 28.artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten ekoizpen elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori %75 izango da.
- Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketara zuzendutako diru-laguntza ezin izango da 10.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da ekoizpenari emandako esleipenaren %50 baino handiagoa izan.
- Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du. Diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen %50.
- Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako ardueraren kostuaren %70.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea Informazio xehetua
Pertsona juridiko pribatuak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.
- Legez eratuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea Informazio xehetua
Betekizunak
- Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin dirulaguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso: Informazio xehetua
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehetua
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea