
Prestakuntzak eta topaketak
diseinua, antolaketa eta koordinazioa
Eskenak ibilbide zabala du arte eszenikoen euskal sektorea sendotzeko bideratutako prestakuntzak, aurkezpenak eta topaketa profesionalak diseinatu, antolatu eta koordinatzen. Urteetan zehar, elkarteak lan, hausnarketa eta ikaskuntza formatu ezberdinak bultzatu ditu, beti ere konpainiei laguntzea, haien tresnak zabaltzea eta profesionalen arteko konexio-guneak sortzea helburu.
Garatutako ekimenen artean, “Mensajes al futuro” aurkitzen da, zuzenean emandako telebista-formatu bat, non arte eszenikoetako profesionalek sektorearen etorkizuna irudikatzen zuten, beren ikuspegiak, kezkak eta desirak partekatuz. Prestakuntza arloan, Eskenak ikastaro eta saio profesional ugari antolatu ditu, gai askotarikoak jorratuz. 2026 urte honetan, elkarteko kideentzako ikastaroak prestatzen ari gara arte eszenikoetako komunikazioari eta Adimen Artifizialari buruz. Horrez gain, Jardunaldi Profesionalak antolatuko ditugu Kultur Finantzaketari buruz: Euskal Kultur Sistemaren Legea.
Eskenak, era berean, kanpainak, aurkezpenak eta proiektuak bultzatzen ditu euskal sare eszenikoaren presentzia, ikusgarritasuna eta kohesioa sendotzeko. Euskal konpainien FETEN aurkezpena, edo Hika Teatroarekin batera Eskenaren 30. urteurrenaren harira ekoiztutako gala murgiltzailea bezalako ekintzak, sektorearentzako testuingurua, aitorpena eta aukera berriak sortzera bideratutako lan-lerro baten parte dira.
















