
Eskena Piztu
bitartekaritza-zerbitzua
Eskena Piztu Eskenak bultzatutako bitartekaritza-zerbitzua da, kultura sustatzeari lotutako pizgarri fiskalen kudeaketa errazteko. Arte eszenikoetako enpresei gero eta estrategikoagoa den eremu batean laguntzeko pentsatutako tresna: finantzaketa-bide berriak bilatzea, administrazio-prozesuen profesionalizazioa eta finantzatzaile-erakundeekin konektatzea.
Programa sektorearen benetako behar batetik sortu da. Pizgarri fiskalak aukera garrantzitsua dira ekoizpen eszenikoa indartzeko, baina ezagutza teknikoa, dokumentazio zorrotza eta segurtasun juridikoa ere eskatzen dituzte. Horregatik, Eskena Piztuk prestakuntza, dokumentu-kudeaketa, aholkularitza eta bitartekaritza uztartzen dituen laguntza espezializatua eskaintzen du kultura-konpainien eta balizko finantzatzaileen artean.
2025ean zehar, zerbitzua programa pilotu gisa garatu da, hasiera batean Eskenari atxikitako konpainiei zuzenduta. 2026an, Eskenaren proiektu bihurtzen da.
Eskena Pizturekin, Eskenak sektore-eragile gisa duen rola indartzen du, konfiantza sortuz, aukera berriak irekiz eta lurraldeko kultura- eta enpresa-sarea sendotzen lagunduz. Proiektuak laguntzeaz gain, euskal sorkuntza eszenikorako aukera berriak pizten laguntzen duen zerbitzua.















